Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2007ko abenduaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
7311

AGINDUA, 2007ko abenduaren 4koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, Jantokiko salneurri publikoak ezartzen dituena.

Euskal Autonomia Erkidegoko tasa eta prezio publikoei buruzko maiatzaren 29ko 13/1998 Legeko 180. artikuluak ematen dizkidan ahalmenei jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak prezio publikoen bidez ordaindu ditzaketen zerbitzu eta jardunak zehazten dituen uztailaren 21eko 161/1998 Dekretuaren arabera eta Ogasun eta Herri Administrazio Saileko eskumena duten organoek espediente horren aldeko irizpena eman dutela kontuan hartuta, honako hau,

XEDATU DUT:

Lehenengo artikulua.– Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren menpekoa den Jantokiko salneurriak, kasu guztietan BEZaren % 7a barne dagoela, honako hauek dira:

1.– Bazkaltzeko menua, bi plateraz, postrez eta edariaz osaturikoa: 8,00 euro.	

2.– Bazkaltzeko menu erdia, plater bakarrez, postrez eta edariaz osaturikoa: 4,60 euro.	

3.– Ogitartekoa gehi postrea (fruta edo jogurta): 2,40 euro.	

Bigarren artikulua.– Prezio publiko hauen ordainketa aldez aurretik egin daiteke, dagokion tiketa erosiz.

Hirugarren artikulua.– Agindu hau 2008ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko abenduaren 4a.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.


Azterketa dokumentala