Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2007ko abenduaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
7118

IRAGARKIA, 401/07 administrazioarekiko auzi errekurtsoan interesatu direnak epatzeko dena (prozedura laburtua).

Interesa izan dezaketen guztiei hau jakinarazten zaie: Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 1. zenbakiko Epaitegian, ESK Sindikatuak 401/07 administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu du, prozedura laburtuaren izapideak eginez. Langileen arloari buruzkoa den errekurtso hori aurkeztu du Gurutzetako Ospitaleko zuzendari gerentearen abenduaren 22ko 810/2006 Ebazpenaren kontra 2007ko urtarrilaren 19an jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zaiolako. Aipatu ebazpenak Gurutzetako Ospitaleko plantilla funtzionalak onartu zituen.

Ondorioz, hirugarren interesatu izan daitezkeenak epatzen dira, eta jakinarazten zaie aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko azaroaren 20a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala