Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2007ko abenduaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
7117

IRAGARKIA, 407/07 administrazioarekiko auzi errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketen hirugarrenentzako deia.

Interesa izan dezaketen guztiei hau jakinarazten zaie: Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2. zenbakiko Epaitegian, José Luis Gutiérrez Estebanek, prozedura laburtuaren bidez, 407/07 administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu du, 2006rako Enplegu Publikorako Eskaintza onartu zuen Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2006ko uztailaren 20ko Akordioaren (2006ko abuztuaren 23ko 160. zenbakiko EHAA) zazpigarren atalaren aurka. Aipatu errekurtsoa aurkeztu du Akordio horren zazpigarren atalaren bukaera baliogabe uzteko edo ezeztatzeko, horrek eskatzen baitu lanpostu berean egon izana jarraian deialdira arte, eta beraz errekurtsogileak badaukala lan-harreman estatutario finkoa lortzeko eskubidea oposizio-lehiaketaren bidez, alde batera utzita horren ostean beste lanpostu funtzionarial edo estatutario batera aldarazi izana. Era berean, demandatutako Administrazioa, Osakidetza, alde batetik kondenatu behar dela Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legearen Hirugarren Xedapen Iragankorrak ezarritako bermeak aplikatzera eta, beste alde batetik, Euskal Funtzio Publikoa indarrean sartu baino lehen Osakidetzan betetzen zuen lanpostuan egindako zerbitzuak baloratzera, pertsonal funtzionario edo estatutarioaren plaza batean, kontuan hartu gabe geroago plaza funtzionarial edo estatutario batera aldarazi zutela eta eskatu gabe plaza hori etengabe bete behar zuela.

Beraz, interesa izan dezaketen beste guztiei aurreko guztia jakinarazten zaie eta iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita bederatzi eguneko epea izango dute auzibideetan aurkeztu eta sartzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko azaroaren 16a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala