Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2007ko abenduaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Euskal Herriko Unibertsitatea
7115

LEHIAKETA PUBLIKOA, RT-PCR sistema bat, gene adierazpenaren analisi kuantitatiboa eta erdi-kuantitatiboa egiteko, Gelen dokumentazio sistema, kimiolumineszentzia, fluoreszentzia eta espektro ikusgaian goi mailako ezaugarri teknikoak dituena eta proteina-elektroforesirako sistema, proteina-geletarako irudi-analisia eta softwarra horniketa kontratatzeko (92/07 LP).

1.– Kontratua eskaintzen duena.

a) Erakundea: Euskal Herriko Unibertsitatea. Leioako Campusa. E; 48940 Leioa (Bizkaia). Telefonoa: 94 601 20 01, faxa: 94 601 33 30.

b) Espedientea bideratuko duen atala: Kontratazio eta Erosketetako Zerbitzua.

2.– Kontratuaren gaia.

a) Deskribapena: hasieran adierazitakoa.

b) Zenbat halako: ikusi preskripzio teknikoak.

c) Loteak eta kopurua: bai, hiru lote.

d) Emateko lekua: ikusi preskripzio teknikoak.

e) Emateko epea: ikusi preskripzio teknikoak.

3.– Tramitazioa, prozedura eta era.

a) Tramitazioa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa.

4.– Lehiaketarako oinarrizko aurrekontua: 1. lotea: 24.500 euro BEZa barne. 2. lotea: 19.000 euro BEZa barne. 3. lotea: 30.000 euro BEZa barne.

5.– Behin-behineko bermea: 1. Lotea: 490,00 euro, 2. Lotea: 380,00 euro, 3. Lotea: 600,00 euro.

6.– Dokumentuak eta argibideak.

a) Helbidea: ikusi 1-a eta 1-b.

b) Noiz arte eskuratu ahal diren: 2008ko urtarrilaren 21era arte.

7.– Lehiatzaileak bete beharreko baldintzak: ikusi oinarrien orriak.

8.– Eskaintzak aurkezteko.

a) Azken eguna: 2008ko urtarrilaren 21era arte.

b) Dokumentazioa: ikusi oinarrien orriak.

c) Lekua: EHUko Erregistro Orokorra (Errektoregoa, Leioako Campusa, Sarriena auzoa, z/g - 48940), Gipuzkoako Campuseko Erregistroan (Ignacio M.ª Barriola Eraikina, Elhuyar plaza – Donostia-San Sebastián), eta Arabako Campuseko Erregistroan (Izardui komandantea, 2 – Vitoria-Gasteiz). Ordutegia hauxe da: astelehenetik ostegunera, 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 16:30etara; ostiraletan, eta udako lanaldi jarraian, 09:00etatik 13:00etara.

Lehiatzaileek eskaintzak postaz bidaltzen badituzte adierazitako epearen barruan, posta-bulegoan dataren zigilua jartzeko eskatu beharko dute eta egun horretan bertan telex, fax edo telegrama baten bidez jakinarazi beharko diote kontratazio-organoari bidali egin dutela. Baldintza bi horiek betetzen ez badira, edo proposamena bidali egin dela iragartzeko deia eskaintzak jasotzeko epea amaitutakoan jasotzen bada, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, epea amaitu eta hamar egunera proposamena jaso ez bada, ez da inolaz ere onartuko.

Kartazalak mezularien bidez aurkezten dituztenek, espedientearen erreferentzia adierazi beharko dute emate-agirian.

d) Eskaintzari eusteko ezinbesteko epea: hiru hilabete, eskaintzak zabaltzen direnetik hasita.

e) Aldakiak: ikusi karatulako 2. puntua.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea eta lekua: ikusi 1-a.

b) Eguna: 2008ko urtarrilaren 25ean.

c) Ordua: 09:00etan.

10.– Iragarkiaren gastuak: kontratua eskuratzen dutenen kontu.

11.– Interneteko helbidea: http://www.contratacion.ehu.es.

Leioa, 2007ko azaroaren 19.

EHUko 2006ko uztailaren 20ko Ebazpenaz egindako

eskuordetzeaz sinatua.

Gerentea,

XABIER AIZPURUA TELLERIA.


Azterketa dokumentala