Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2007ko abenduaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
7102

IRAGARKIA, "Santurtziko San Juan de Rompeolas 032 GAE 403 eremuan 35 etxebizitza eraikitzea" helburu duen obra-kontratu administratiboa bertan behera utzi dela jakitera ematen duena (KBN C01/016/2007 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C01/016/2007

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: obrak.

b) Helburua: Santurtziko San Juan de Rompeolas 032 GAE 403 eremuan 35 etxebizitza eraikitzea.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2007ko urriaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 209. zenbakia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: hiru milioi bostehun eta laurogei mila eta berrehun eurokoa (3.580.200,00) eurokoa da gehienezko aurrekontua.

5.– Esleipena.

a) Data: 2007ko azaroaren 15a.

b) Kontratista: bertan behera uzten da kontratua, izan ere, obren bideragarritasunari eragiten dioten administrazio mailako zenbait arrazoik bidezko egiten dute.

c) Nazionalitatea.

d) Esleipenaren zenbatekoa.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko azaroaren 23a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala