Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2007ko abenduaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 4 Zenbakiko Epaitegia
7099

EDIKTUA, 621/07 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 621/07 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Katia de Souza Aquino.

Abokatua:

Prokuradorea: María Dolores de Rodrigo y Villar.

Demandatua: José Picado Rodriguez.

Gaia: judizio arrunta.

Judizio horren gainean epaia eman da. Hau dio epaitzak:

EPAITZA

Funtsean baietsi egin dut Katia De Souza Aquinok, Rodrigo prokuradoreak ordeztuta eta Gonzalez letratuak lagunduta, auzi ihesian den José Picadoren aurka aurkeztutako demanda.

Demandatua 12.000 euroko zenbatekoa ordaintzera kondenatzen dut, bai eta demanda aurkeztu denetik sortzen diren legezko interesak ere.

José Picado Rodriguez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Bilbao, 2007ko azaroaren 13a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala