Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

241. zk., 2007ko abenduaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
7082

AGINDUA, 2007ko azaroaren 21ekoa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako karrerako funtzionario izateko 2007ko Enplegu Publikoko Eskaintzatik eratorritako zenbait hautaketa-prozesuren epaimahaien eraketa ezartzen da.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko uztailaren 12ko Aginduan (EHAA, 2007ko irailaren 5ekoa) onartu da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako karrerako funtzionario izateko 2007ko enplegu publikoko eskaintza non dagozkien hautaketa-prozesuen bidez bete behar diren plazak ageri baitira.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko urriaren 30eko Aginduak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako karrerako funtzionario izateko hautaketa-prozesuak arautzen ditu eta epaimahaien eraketa ezartzen du honako hautaketa-prozesuetan: Goi Mailako Teknikarien Kidegoa, Jarduera Fisikoaren eta Kirol Zientzietan Lizentziatua Aukera; Goi Mailako Teknikarien Kidegoa, Medikuntza Lizentziatua Aukera; Erdi Mailako Teknikarien Kidegoa, Erizaintzan Diplomatua Aukera; eta Erdi Mailako Teknikarien Kidegoa, Lan Harremanetan Diplomatua Aukera.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 6.1.i) artikuluaren bidez emandako ahalmenez baliatuz, honako hau

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– I., II., III. eta IV. eranskinetan jasota dauden epaimahaien eraketa ezartzea, honako hautaketa-prozesuei dagokienez: Goi Mailako Teknikarien Kidegoa, Historian Lizentziatua Aukera; Goi Mailako Teknikarien Kidegoa, Meatze Ingeniaritza Aukera; Goi Mailako Teknikarien Kidegoa, Bide, Ubide eta Portuen Ingeniaritza Aukera; eta Erdi Mailako Teknikarien Kidegoa, Meatze Ingeniaritza Teknikoa Aukera.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari eta errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa izango da, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian eta horretarako errekurtsoa jartzeko epea bi hilekoa izango da Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko azaroaren 21a.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

I. ERANSKINA
GOI MAILAKO TEKNIKARIEN KIDEGOA, HISTORIAN LIZENTZIATUA AUKERAKO EPAIMAHAIA

Epaimahaiburua:	Agustín Azkarate Garay-Olaun

Ordezko epaimahaiburua:	Carlos Olaetxea Elosegi

1. kidea:	Andoni Saenz de Buruaga Blázquez

Ordezko 1. kidea:	Francisca Pulgar Vernalte

2. kidea:	Belén Bengoetxea Rementeria

Ordezko 2. kidea:	Borja Aguinagalde Olaizola

3. kidea:	Fulgencio Aledo Amoros

Ordezko 3. kidea:	Imanol Urigüen Garaizabal

Idazkaria:	Olatz Garamendi Landa

Ordezko idazkaria:	Alfonso de Grassa Aramendia

II. ERANSKINA
GOI MAILAKO TEKNIKARIEN KIDEGOA, BIDE, UBIDE ETA PORTU INGENIARITZA AUKERAKO EPAIMAHAIA

Epaimahaiburua:	Luis Ignacio López de Aguileta Salazar

Ordezko epaimahaiburua:	Emilio de Francisco Ugartondo

1. kidea:	Alberto González Sarmiento

Ordezko 1. kidea:	Fernando Oroz Benedicto

2. kidea:	Alvaro Jose San Cristobal de Lorenzo Solis

Ordezko 2. kidea:	Juan Carlos Romero Benitez

3. kidea:	Fulgencio Aledo Amoros

Ordezko 3. kidea:	Imanol Urigüen Garaizabal

Idazkaria:	M.ª Rosario Eguzkitza Etxebeste

Ordezko idazkaria:	M.ª Felicidad Arzamendi Vargas

III. ERANSKINA
GOI MAILAKO TEKNIKARIEN KIDEGOA, MEATZE INGENIARITZA AUKERAKO EPAIMAHAIA

Epaimahaiburua:	José Ramón Berasategui Moreno

Ordezko epaimahaiburua:	Francisco Javier Gómez Arozamena

1. kidea:	Julio de Miguel Rueda

Ordezko 1. kidea:	Francisco García Tonda

2. kidea:	Eduardo Pardo Santayana de la Hidalga

Ordezko 2. kidea:	José María Santos Cases

3. kidea:	Fulgencio Aledo Amoros

Ordezko 3. kidea:	Imanol Urigüen Garaizabal

Idazkaria:	Nerea Barrenechea Errasti

Ordezko idazkaria:	Veronica Motta Gurtubay

IV. ERANSKINA
ERDI MAILAKO TEKNIKARIEN KIDEGOA, MEATZE INGENIARITZA TEKNIKOA AUKERAKO EPAIMAHAIA

Epaimahaiburua:	José Ramón Berasategui Moreno

Ordezko epaimahaiburua:	Francisco Javier Gómez Arozamena

1. kidea:	Julio de Miguel Rueda

Ordezko 1. kidea:	Francisco García Tonda

2. kidea:	Eduardo Pardo Santayana de la Hidalga

Ordezko 2. kidea:	José María Santos Cases

3. kidea:	Fulgencio Aledo Amoros

Ordezko 3. kidea:	Imanol Urigüen Garaizabal

Idazkaria:	Nerea Barrenechea Errasti

Ordezko idazkaria:	Veronica Motta Gurtubay


Azterketa dokumentala