Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2007ko azaroaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6320

LEHIAKETA PUBLIKOA, IES (IIT) Maq.-Herram. / Makina-Erreminta (BTI) BHI de Elgoibar ikastetxerako bi CNC tornuren hornidura, entrega eta instalazioaren kontratazioa egitekoa.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Baliabide Material, Informatika eta Antolamendu Zuzendaritza. Ekipamendu eta Kontratazio Zerbitzua.

c) Espediente zenbakia: 033/07.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Elgoibarko IES (IIT) Maq.-Herram. / Makina-Erreminta (BTI) BHI ikastetxerako bi CNC tornuren hornidura, entrega eta instalazioaren kontratazioa egitea.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Elgoibarko IES (IIT) Maq.-Herram. / Makina-Erreminta (BTI) BHI.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 2 hilabete.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztirako zenbatekoa: 162.400,00 euro.

5.– Fidantzak.

Behin-behinekoa: ez da eskatzen.

Behin betiko: lizitaziorako oinarrizko aurrekontuaren % 4.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Ekipamendu eta Kontratazio Zerbitzua.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 83 89/90.

e) Faxa: 945 01 83 35/36.

f) Web-orria: www.euskadi.net.

g) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2007ko azaroaren 30a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez da eskatzen.

b) Bestelako betebeharrak: administrazio-klausula zehatzen pleguko 22. puntuan finkatutakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2007ko abenduaren 4ko goizeko 10:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: "A", "B" eta "C" gutun-azalak, administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitako agiriak dituztela.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

2) Helbidea: Ekipamendu eta Kontratazio Zerbitzuan entregatuko dira, Donostia kalea, 1.

3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: 2008ko abenduaren 31 arte.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Lakua II, beheko solairua -2. Sala-.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2007ko abenduaren 11.

e) Ordua: 10:30.

10.– Bestelako argibideak: lehiatzaileak erakuskari bat aurkeztu beharko du.

11.– Iragarkien gastuak: iragarki ofizialaren gastuak adjudikatariaren kontura izango dira.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez da beharrezko.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.ej-gv.net.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko urriaren 26a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

MIKEL CABELLO PÉREZ.


Azterketa dokumentala