Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

222. zk., 2007ko azaroaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
6306

EBAZPENA, 2007ko urriaren 10ekoa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, Garapen Lankidetzarako zuzendaritzak, Euskal Fondoak eta El Salvadorreko Errepublikako udalen erakundeak elkarrekin sinatutako hitzarmena aldatzea onartzen duena (erreferentzia: ZUZ-2003BA/0005; Garapen Lankidetza Sustatzeko Fondoaren 2003ko ekitaldiaren kontura).

Garapen Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kontura proiektuei laguntzak 2003ko ekitaldian emateko dei egiten duen eta laguntza horiek arautzen dituen maiatzaren 27ko 117/2003 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriak honela dio: "Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak herrialde pobretuen aldeko garapen-programak batera finantzatzeko hitzarmenak ezarri ahal izango ditu GLSFaren kontura, Estatuko Administrazioarekin, Autonomia Erkidegoekin, Foru Aldundiekin, Udalekin, Europako Eskualdeekin eta zuzenbide publiko edo pribatuko beste pertsona juridiko batzuekin. Hori hala egingo da, proiektuaren subjektuagatik edo izaeragatik aurreko kapituluetan araututako deialdi publikoan parte hartu ezin badute (gorabehera hori aurrez arrazoitu behar dute), betiere aurrekontuak horretarako aukera ematen badu". "Batera finantzatzeko hitzarmen horiek Jaurlaritzako Kontseiluak onartuko ditu, eta orotarako beren xedapenen arabera arautuko dira".

Proiektuaren ezaugarrietan aldaketa nabarmenak egiteari buruzko klausula berezirik ez badago, Garapen Lankidetza Sustatzeko Fondoaren arau orokorra aplikatu behar da. Horrela, aipatutako dekretuaren 28. artikuluaren 1. paragrafoak honela dio: erakunde eskatzaileak proiektua gauzatzerakoan sartu nahi diren aldaketen berri emango dio, aurretik, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari, eta aldaketa horiek aurrekontuan izango duten eragina zehaztuko du. Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari dagokio proposatutako aldaketak onartzea.

Aipatutako hitzarmena 2003ko irailaren 12an sinatu zen. Helburua: El Salvadorreko udalei pobreziaren kontrako borrokan laguntzea, berreraikuntza eta garapen prozesuak sendotzen lagunduz eta Cuscatlángo departamentuan tokiko garapen parte-hartzailearen estrategia ezarriz. Hitzarmenaren balioa 157.605,66 eurokoa izan zen.

Euskal Fondoa eta Comures erakundeek Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari komunikazio bat bidali zion 2007ko otsailaren 7an. Komunikazio horretan, 19.976,90 euroko uko partzial bat aurkeztu zuten, azaldutako helburuetan aurrera egiterik ez zeukatelako.

Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak diru-laguntzaren onuradun den erakundeak eskatutako aldaketen aldeko irizpena eman du eta, horren ondorioz, honakoa

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Baimena ematea 19.976,90 euroko uko partziala egin dadin, Garapen Lankidetzarako zuzendaritzak, Euskal Fondoak eta El Salvadorreko Errepublikako udalen erakundeak elkarrekin Garapen Lankidetza Sustatzeko Fondoaren 2003ko ekitaldiaren kontura sinatutako hitzarmenean.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Gizarte Gaietako sailburuordeari, hilabeteko epean, argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko urriaren 10a.

Garapen Lankidetzarako zuzendaria,

IGOR IRIGOYEN FUENTES.


Azterketa dokumentala