Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2007ko azaroaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
6280

LEHIAKETA. Iragarkia, "Emakunderen egoitzako zaindaritza eta atezaintza zerbitzua betetzea" helburu duen aholkularitza eta laguntzako administrazio kontratua esleitzeko dena (02EMK/02S/2008 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Emakundeko zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Lehendakaritzako Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espediente zenbakia: 02EMK/02S/2008.

2.– Kontratuaren helburua.

a) Helburuaren deskribapena: Emakunderen egoitzako atezaintza zerbitzua betetzea.

b) Lote eta zenbakizko banaketa: kontratuaren helburua ez dago loteetan banatuta.

c) Gauzatzeko lekua: Vitoria-Gasteiz.

d) Gauzatzeko epea: esleipen erabakia jakinarazi eta behin betiko bermea eratu ondoren, 2009ko abenduaren 31 arte.

3.– Izapidea, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapidea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lehiaketarako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: hirurogeita bost mila bederatziehun eta hirurogeita hamabost (65.975) euro.

2008. urtea: hogeita hamabi mila eta bostehun (32.500) euro.

2009. urtea: hogeita hamahiru mila eta laurehun eta hirurogeita hamabost (33.475) euro.

5.– Behin-behineko bermea.

Ez da halakorik eskatzen.

6.– Agiriak eta argibideak lortzeko.

a) Erakundea: Emakunde.

b) Helbidea: Manuel Iradier kalea, 36.

c) Herria eta posta kodea: 01005 Vitoria-Gasteiz, Araba, Espainia.

d) Telefonoa: 945 01 67 27.

e) Faxa: 945 01 67 20.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: eskaintzak jasotzeko epea bukatu baino egun bat lehenago.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena, hala badagokio: ez da halakorik eskatzen.

b) Ekonomia eta finantza kaudimena, eta gaitasun teknikoa eta profesionala: ikusi plegua.

8.– Eskaintzen edo parte hartzeko eskaeren aurkezpena.

a) Aurkezteko azken eguna: 2007ko abenduaren 3a, eguerdiko 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza administratibo partikularren pleguan zehaztutakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Erakundea: Lehendakaritzako Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

2) Helbidea: Nafarroa kalea, 2.

3) Herria eta posta kodea: 01007 Vitoria-Gasteiz, Araba, Espainia.

d) Lizitatzaileak eskaintzari ezinbestean eutsi behar dion epea: 3 hilabete, proposamenak zabaltzen diren egunetik hasita.

e) Aldaerak: ez da aldaerarik edo alternatibarik aurkeztea onartuko.

f) Hala badagokio, eskaintzak aurkezteko gonbita (prozedura mugatua) egingo zaien enpresen kopurua (edo gehienezko eta gutxienezko kopuruak).

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

b) Helbidea: Nafarroa kalea, 2.

c) Herria: 01007 Vitoria-Gasteiz, Araba, Espainia.

d) Eguna: 2007ko abenduaren 17a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarkien gastuak: hirurehun eta laurogeita hiru euro eta bost zentimo (383,05).

12.– Iragarkia "Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera" bidali den eguna (hala badagokio).

13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko argibideak jasotzen dituen edo pleguak eskuratzeko aukera ematen duen informatika ataria edo web orria: www.euskadi.net.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko urriaren 23a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

IZASKUN MOYUA PINILLOS.


Azterketa dokumentala