Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2007ko azaroaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6273

AGINDUA, 2007ko irailaren 27koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Leioako (Bizkaia) "Betiko Ikastola" Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako unitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Leioako (Bizkaia) "Betiko Ikastola" Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren entitate titularraren ordezkariak baimena eskatu du Lehen Hezkuntzako sei unitate eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lau unitate gehitzeko. Aztertu dugu horri dagokion espedientea.

Espedientea Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarrean dagoen araudiak eskatutako agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskumena duten erakundeek beren txostena egin diote.

Ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE), araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezartzen dituen abenduaren 5eko 1537/2003 Errege Dekretua (10eko BOE) eta gai horretan aplikagarri diren gainerako legeak ikusi ondoren, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxe pribatuari baimena ematen zaio 2007-2008 ikasturtetik aurrera Lehen Hezkuntzako 6 unitate eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4 unitate gehitzeko:

Kode zenbakia: 48011676.

Izen espezifikoa: "Betiko Ikastola".

Titularra: Betiko Ikastola, Koop. Elk.

Helbidea: Artatza auzoa, 84.

Udalerria: Leioa.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Baimena:

– Lehen Hezkuntzako 6 unitate gehitzea.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4 unitate gehitzea.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 8 unitate; bakoitzak 8, 13 edo 18 ikaspostutarako edukiera izango du, eta ikasleak, hurrenez hurren, urtebetez beherakoak, urtebetetik bi urtera bitartekoak, edo bi urtetik hiru urtera bitartekoak izango dira.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 140 ikaspostutarako edukiera.

– Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 300 ikaspostutarako edukiera.

– Hezkuntza Berezia: unitate 1.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate, 240 ikaspostutarako edukiera.

2. artikulua.– Indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazioari eta hizkuntza eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa izango da emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Ikastetxeak NBE CPI/96 Eraikuntzako Oinarrizko Araua bete beharko du, suteen aurka babesteko eraikinek bete beharreko baldintzei buruzkoa (urriaren 4ko 2177/1996 Errege Dekretuak onartua), bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene, osasun, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dakar, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

Bigarrena.– Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko irailaren 27a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


Azterketa dokumentala