Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2007ko azaroaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
6272

AGINDUA, 2007ko urriaren 18koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Donostia-San Sebastiángo udalerriko Intxaurrondoko Poligonoan dauden berrogeita hamazazpi (57) aparkaleku saltzeko baimena ematen duena. Aparkalekuak itxiturarik gabekoak dira eta azalera-eskubidea izango dute, hirurogeita hamabost (75) urteko epean zehar.

AURREKARIAK

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Donostia-San Sebastiángo udalerrian dagoen funtsaren jabetza osoa du ondoaren zehazten den tituloarengatik:

– E3/0017-9001.–

Lehenengoa.– Sotoan dagoen lokala, gutxi gorabehera mila bostehun eta hirurogeita hiru metro eta hamabi dezimetro (1.563,12 m2) karratuko azalera duena. Bertan hirurogeita hamaika ibilgailu aparkatzeko tokia dago, solairuan zehar baterian kokatuta eta bi aldeetan.

Titulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarena da funtsa hori, eraiki zenetik, eta azalpena Banatze Eskrituratik, Obra Berriaren Aitorpenetik eta Jabetza Horizontaleko Erregimenaren Konfiguraziotik dator, hiri honetako notarioa den María Jesús Méndez Villa andreak baimenduta, hiri bereko lankidea den Pedro Antonio Baraibar Askoberetaren ordez aritzen dena, mila bederatziehun eta laurogeita hamabiko apirilaren hogeita bederatzian, bere protokoloaren 548 zenbakiaz.

Inskripzioa.– Funtsa Donostia-San Sebastiángo bat zenbakiko Jabego-Erregistroan inskribatuta dago, Donostia-San Sebastiángo Udaleko 1.768 liburukia, 195 liburua, 186 folioa, 10.000 zenbakiaz, lehenengo inskripzioa.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eraiki zuen azaldutako lokalari dagokion sustapena, Herri Sustapeneko Babes Ofizialeko etxebizitzei buruzko legeei eutsiz eta EB3-0388/87-EE espedientearen arabera. Mila bederatziehun eta laurogeita hamabiko apirilaren hogeita batean jaso zuen behin betiko kalifikazioa.

3.– Indarrean dauden legeei egokitzeko xedez lokalean egin behar diren lanen ondorioz, aldatu behar da lehenengo aurrekariko titulu idazpuruan aipatutako eskrituran ezarritako aparkaleku-kopurua, hirurogeita batetik (61) berrogeita hamazazpira (57) pasatuko da eta aldaketa hori eskrituran jasoko da.

4.– Lurralde Ordezkaritza honetako Zerbitzu Teknikoek aldeko txostena eman dute eta bertan adierazten dute agindu honen gai den lokala osatzen duten aparkalekuek baldintza fisiko eta juridikoak betetzen dituztela eta, ondorioz, azalera-eskubidearen erregimenpean laga daitezkeela.

5.– Lurralde Ordezkaritzaren zerbitzu juridiko eskudunek aldeko txostena eman dute aparkalekuak esleitzeko baldintzak arautzen dituen pleguari dagokionez.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak eskumena du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarenak diren eta etxebizitza sozialen eraikinetan dauden aparkalekuen salmenta erabakitzeko, hala ezartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legearen 47. artikuluan eta Bigarren Xedapen Gehigarrian, Etxebizitzen jardute-alorrean Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarenak diren erakunde bereziei eskumenak ematen dizkien urriaren 29ko 356/1985 Dekretuan eta, azkenik, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 373/2005 Dekretuaren 21. artikuluan (azaroaren 17ko EHAA).

2.– Garaje-plazak esleitzeko arrazoiak badaude, alde horretan garaje gutxi baitago.

Aipatutako lege-manuak eta erabilgarri diren gainerako xedapenak ikusita, honakoa

XEDATU DUT:

Lehenengoa.– Lehenengo aurrekarian azaldutako funtsa berrogeita hamazazpi (57) aparkalekutan banatzea. Aparkalekuak independenteak izango dira eta agindu honen eranskinean zehazten diren zenbaki eta azalera izango dituzte.

Bigarrena.– Berrogeita hamazazpi (57) aparkalekuen besterengarritasuna aitortzea.

Hirugarrena.– Esleipena egiteko erabiliko diren eta agindu honen eranskinean agertzen diren balorazioak, baldintzen plegua eta eskari-eredua onartzea.

Laugarrena.– Adierazitako aparkaleku bakoitza pleguan ezarritako baldintzetan besterentzeko xedapena ematea.

Bosgarrena.– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Gipuzkoako lurralde-ordezkariari beharrezko izapideak eta dagozkien lagapenak egiteko beharrezko diren agiriak formalizatzeko baimena ematea.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du; alabaina, gura izanez gero, bere aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke idazkari nagusiari zuzenduta, ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, ebazpena jakinarazi eta hilabete biko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko urriaren 18a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.

AGINDUAREN ERANSKINA / ANEXO A LA ORDEN
BALORAZIOAK/VALORACIONES

APARKALE. ZKIA.	AZALERA KONPUTA.	SALMETA PREZIOA	BEZ

	(Errodadura aldea barne)	(BEZ barik)	% 16

N.º DE PLAZA	SUP. COMPUTABLE	PRECIO VENTA	IVA

	(Inc. Zona rodadura)	(Sin IVA)	16%

1	39,33	15.600,94	2.496,15	

2	27,15	12.477,97	1.996,48	

3	29,75	13.673,57	2.187,77	

4	29,75	13.673,57	2.187,77	

5	26,85	12.339,67	1.974,35	

6	26,85	12.339,67	1.974,35	

7	26,22	12.049,70	1.927,95	

8	26,34	12.103,23	1.936,52	

9	26,22	12.049,70	1.927,95	

10	26,34	12.103,23	1.936,52	

11	28,10	12.915,17	2.066,43	

12	26,54	12.196,92	1.951,51	

13	26,54	12.196,92	1.951,51	

14	25,71	11.813,25	1.890,12	

15	26,64	12.241,53	1.958,64	

16	36,16	16.622,43	2.659,59	

17	36,16	16.622,43	2.659,59	

18	28,07	12.901,79	2.064,29	

19	27,07	12.442,28	1.990,76	

20	34,98	16.073,70	2.571,79	

21	28,77	13.222,99	2.115,68	

22	25,06	11.514,35	1.842,30	

23	25,06	11.514,35	1.842,30	

24	28,17	12.946,40	2.071,42	

25	25,06	11.514,35	1.842,30	

26	45,57	20.940,87	3.350,54	

27	41,62	19.125,16	3.060,03	

28	21,02	9.658,49	1.545,36	

29	23,62	10.854,10	1.736,66	

30	21,02	9.658,49	1.545,36	

31	21,02	9.658,49	1.545,36	

32	24,12	11.086,08	1.773,77	

33	29,34	13.481,74	2.157,08	

34	22,70	10.430,28	1.668,84	

35	23,53	10.813,94	1.730,23	

36	23,11	10.622,11	1.699,54	

37	21,02	9.658,49	1.545,36	

38	67,92	28.097,52	4.495,60	

39	40,23	16.638,49	2.662,16	

40	21,60	9.926,17	1.588,19	

41	21,51	9.886,02	1.581,76	

42	21,85	10.042,16	1.606,75	

43	22,45	10.318,75	1.651,00	

44	22,53	10.354,44	1.656,71	

45	22,29	10.242,91	1.638,87	

46	22,37	10.278,60	1.644,58	

47	24,39	11.206,53	1.793,04	

48	22,70	10.430,28	1.668,84	

49	22,70	10.430,28	1.668,84	

50	22,78	10.470,43	1.675,27	

51	22,70	10.430,28	1.668,84	

52	23,11	10.622,11	1.699,54	

53	23,11	10.622,11	1.699,54	

54	24,39	11.206,53	1.793,04	

55	24,97	11.474,20	1.835,87	

56	25,06	11.514,35	1.842,30	

57	33,88	13.437,00	2.149,92	

BALDINTZEN PLEGUA

1. artikulua.– Pleguaren xedea.– Plegu honek arautu egiten ditu berrogeita hamazazpi (57) aparkaleku saltzeko baldintzak. Erregimena azalera-eskubidearena izango da eta hirurogeita hamabost (75) urteko eperako. Itxiturarik bakoak dira eta Donostia-San Sebastiángo udalerriko Intxaurrondo Poligonoko Zarategi pasealekuko 71 zenbakiko eta Basotxiki kaleko 1, 3 eta 5 zenbakietako beheko sotoko solairuan daude. Banaketa, azalera (errodadura-erreiaren zati proportzionala barne) eta salmenta prezioak plegu honetan zehazten dira.

2. artikulua.– Aparkalekuak eskuratzeko betebeharrak.– Jarduteko gaitasun osoa duten eta Herri Administrazioen Kontratuetarako Legearen Testu Bateginaren 20. artikuluan aurreikusitako ezgaitasun eta bateraezintasun-ziorik ez duten pertsona guztiek eskatu ahal izango dituzte aparkalekuak.

Aparkalekuak esleitzerakoan Donostia-San Sebastiángo udalerriko Intxaurrondo Poligonoko Iparraldeko Alorrean bizi diren eta bere garaian babes ofizialeko kalifikazioa jaso zuten etxebizitzetan bizi direnek izango lehentasuna.

Bestalde, esleitu beharreko garajeen artean, hasiera batean, bi aparkaleku gorde dira mugikortasun urriko ezgaitasun fisikoa dutenentzat.

3. artikulua.– Eskariak aurkeztea.– Aparkalekuak esleitzeko prozeduran parte hartu nahi dutenek, baldin eta eskakizunak betetzen badituzte, dagokion iragarki publikoan adierazitako epean aurkeztu beharko dute eskaria, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako Erregistroan (Donostia-San Sebastiángo Andia kaleko 13ko beheko solairuan) eta horretarako finkatutako ereduari jarraituz.

4. artikulua.– Zerrendak.

a) Onartu eta baztertutakoen zerrendak.– Eskariak aurkezteko epea amaitu eta haiek egiaztatu ostean, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Gipuzkoako lurralde-ordezkariaren ebazpen baten bidez onartutakoen behin-behineko zerrenda onartuko da, lehenago adierazitako lehentasunak kontuan hartuz, bai eta baztertutakoen zerrenda ere, baztertuta geratzeko izan diren arrazoiak adieraziz. Ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu zuzendariari zuzenduta. Erreklamazioak ebatzi ostean, izanez gero, onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak onartuko dira.

b) Esleipendunen zerrenda, itxaronzerrenda eta aparkalekua aukeratzeko hurrenkera.– Onartutakoen behin betiko zerrenda ikusita, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Gipuzkoako lurralde-ordezkariak, zozketa publiko bidez, honakoak gauzatuko ditu:

1.– Esleipendunen zerrenda, aparkalekua aukeratzeko hurrenkera jasoko duena; eta, horretarako, plegu honetan adierazitako lehentasunak kontuan hartuko ditu.

2.– Itxaronzerrenda. Onartutakoen zerrendan egon baina zozketan esleipendun suertatu ez direnek osatuko dute eta zozketa horretan ateratako hurrenkera eta ezarritako lehentasunak izango ditu. Zerrenda hau gerta daitezkeen ukoak betetzeko erabiliko da.

Mugikortasun urriko ezgaitasun fisikoa egiaztatu duten eskatzaileek ez dute talde berezirik sortuko eta, beraz, dagozkien zerrendetan sartuko dira. Hala ere, egokitutako aparkalekuak eskatzeko aukera izango dute gainerako esleipendunek aukeratu aurretik, betiere 1. eta 2. paragrafoetan aipatzen diren zerrendak egiteko egindako zozketan egokitu zaien lehentasun-hurrenkari jarraituz. Aparkaleku horiek ezgaituen taldeari esleitzen ez bazaizkio, eskatzaile guztiei eskaini beharreko kopuruan sartuko dira.

Hasieran, aparkaleku bakar bat eskuratzeko aukera baino ez da egongo. Hala ere, itxoinzerrenda amaitu ostean esleitu gabeko aparkalekurik geratzen bada, eskarian bigarren aparkaleku bat izateko asmoa agertu duten eskatzaileei eskainiko zaizkie, b) idatz-zatiak aipatzen duen zozketan aparkalekua aukeratzeko ezarritako hurrenkerari jarraituz.

5. artikulua.– Salmenta formalizatzea.– Esleipendunen behin-betiko zerrenda osatu eta interesdunek aparkalekua aukeratu ostean, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkariak salerosketa-eskritura publikoa gauzatzeko beharrezkoak diren agiriak eskatuko ditu eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Gipuzkoako lurralde-ordezkariak berak emango du eskritura.

Aurreko paragrafoak aipatzen duen eskritura emateak sortutako gastu guztiak eta eskriturari darizkion zerga guztiak erosleak ordaindu beharko ditu. Hiri-lurren balioaren gehikuntza, berriz, hala gertatuz gero, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak ordainduko du.

6. artikulua.– Aparkalekuak eskualdatzea. Aparkalekuen esleipendun gertatu baina eskualdatu nahi dutenek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari jakinarazi beharko diote asmo hori esleipenak dirauen hirurogeita hamabost urteko epe osoan zehar, eta salmentaren prezioa epe horretan ez da izango, inolaz ere, salerosketa-eskrituran agertzen den prezioa eguneratzearen ondoriozko diru-kopurutik gorakoa, betiere kontsumo-prezioen indize orokorrak (KPI) izandako aldaketa portzentualaren arabera eta iragandako lagapen-urteen proportzioan gutxituta.

Aurrekoa dena dela eta salerosketa eskritura sinatu eta hamar urteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak lehentasunez erosteko eta atzera egiteko eskubideak erabili ahal izango ditu, Kode Zibilaren 1.507 eta hurrengo artikuluetan ezarritakoaren arabera.

7. artikulua.– Jabeen kidegoa.– Aparkalekuen esleipendunek, salerosketa-eskritura sinatu eta hilabeteko epean, eraz osatu beharko dute Garaje-Jabeen Erkidegoa eta gobernu-organoak izendatu beharko dituzte, erkidegoaren ordez aritzeko eta beharrezko diren agintzak burutu eta kontratuak sinatzeko. Halaber, Erkidegoa arautuko duten Estatutuak eta Erregelamendua onartuko ditu, Jabego Horizontalaren Legean jasotako erregimena oinarri hartuz, eta horietan, nolanahi ere, ez da esleipenaren edukia osatzen duten pleguetan eta gainerako dokumentuetan ezarritako aginduen aurka doan klausularik agertuko.

Aparkalekuen titularrek bertako kideak izan beharko dute eta gobernu organoek ematen dituzten xedapenak bete eta aparkaleku bakoitzari dagokion partaidetza-kuota ordaindu beharko dute sortzen diren gastuei aurre egiteko.

Garajearen erabilera esklusiboa eta zuzenaren ondoriozko gastuak, hala nola instalazioen eta sarbideen mantentze lanak, garbiketa eta abar garajeen jabeek berek ordainduko dituzte, garajearen gastuetarako finkatutako partaidetza-koefizienteen arabera. Era berean, aparkalekuaren aldaketarik dakarten obra guztiek Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren baimena lortu beharko dute aurretik eta ezingo dira izan arau tekniko eta eraikitze arau aplikagarrien aurkakoak.

8. artikulua.– Esleipenaren iraungipena.– Epea amaitu ostean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eraikitakoaren jabetza berreskuratuko du eta ez du inolako kalte ordain-beharrik izango, eta, horretaz gain, iraungitako azalera-eskubidearen gainean izandako eskubide pertsonalak eta gauzekikoak indar barik geratuko dira.

BALDINTZA PLEGUEN ERANSKINA / ANEXO AL PLIEGO DE CONDICIONES

APARKALE. ZKIA.	AZALERA KONPUTA.	SALMETA PREZIOA	BEZ

	(Errodadura aldea barne)	(BEZ barik)	% 16

N.º DE PLAZA	SUP. COMPUTABLE	PRECIO VENTA	IVA

	(Inc. Zona rodadura)	(Sin IVA)	16%

1	39,33	15.600,94	2.496,15	

2	27,15	12.477,97	1.996,48	

3	29,75	13.673,57	2.187,77	

4	29,75	13.673,57	2.187,77	

5	26,85	12.339,67	1.974,35	

6	26,85	12.339,67	1.974,35	

7	26,22	12.049,70	1.927,95	

8	26,34	12.103,23	1.936,52	

9	26,22	12.049,70	1.927,95	

10	26,34	12.103,23	1.936,52	

11	28,10	12.915,17	2.066,43	

12	26,54	12.196,92	1.951,51	

13	26,54	12.196,92	1.951,51	

14	25,71	11.813,25	1.890,12	

15	26,64	12.241,53	1.958,64	

16	36,16	16.622,43	2.659,59	

17	36,16	16.622,43	2.659,59	

18	28,07	12.901,79	2.064,29	

19	27,07	12.442,28	1.990,76	

20	34,98	16.073,70	2.571,79	

21	28,77	13.222,99	2.115,68	

22	25,06	11.514,35	1.842,30	

23	25,06	11.514,35	1.842,30	

24	28,17	12.946,40	2.071,42	

25	25,06	11.514,35	1.842,30	

26	45,57	20.940,87	3.350,54	

27	41,62	19.125,16	3.060,03	

28	21,02	9.658,49	1.545,36	

29	23,62	10.854,10	1.736,66	

30	21,02	9.658,49	1.545,36	

31	21,02	9.658,49	1.545,36	

32	24,12	11.086,08	1.773,77	

33	29,34	13.481,74	2.157,08	

34	22,70	10.430,28	1.668,84	

35	23,53	10.813,94	1.730,23	

36	23,11	10.622,11	1.699,54	

37	21,02	9.658,49	1.545,36	

38	67,92	28.097,52	4.495,60	

39	40,23	16.638,49	2.662,16	

40	21,60	9.926,17	1.588,19	

41	21,51	9.886,02	1.581,76	

42	21,85	10.042,16	1.606,75	

43	22,45	10.318,75	1.651,00	

44	22,53	10.354,44	1.656,71	

45	22,29	10.242,91	1.638,87	

46	22,37	10.278,60	1.644,58	

47	24,39	11.206,53	1.793,04	

48	22,70	10.430,28	1.668,84	

49	22,70	10.430,28	1.668,84	

50	22,78	10.470,43	1.675,27	

51	22,70	10.430,28	1.668,84	

52	23,11	10.622,11	1.699,54	

53	23,11	10.622,11	1.699,54	

54	24,39	11.206,53	1.793,04	

55	24,97	11.474,20	1.835,87	

56	25,06	11.514,35	1.842,30	

57	33,88	13.437,00	2.149,92	

GARAJE ESKARIA / SOLICITUD DE GARAJE

ZARATEGI 71 / BASOTXIKI 1-3-5
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN

	

Abizenak / Apellidos	Izena / Nombre	

		

NAN/DNI	Intxaurrondoko ipar aldean bizi zara

	Residente Sector Norte Intxaurrondo n 	

Helbidea / Domicilio		

		

Udalerria / Localidad	Posta kod. / Cod. postal	Telefonoa / Teléfono	

	 		

Mugikortasun urriko ezgaitasun fisikoa duzu 	Bigarren aparkaleku-plaza nahi duzu

Con discapacidad física de movilidad reducida n (*)	Desea una segunda plaza de garaje n

(*) Zuribidea ekarri behar da / Acompañar justificación

DEKLARATZEN DUT:

Lehenengoa.– Azalera-eskubide erregimenean dauden aparkaleku-plazetako bat erosteko eskaria aurkeztu dudala. Plaza horiek Donostia-San Sebastiángo Intxaurrondo poligonoan daude, eta hirurogeita bost (75) urteko iraupena izateaz gain, ez dute itxiturarik, eta sotoko solairuan daude Zarategi Pasealekuko 71 eta Basotxiki kaleko 1, 3 eta 5 zenbakietako atarien azpian.

Bigarrena.– Aipatutako garaje horien esleipenerako indarrean dagoen Baldintza-orriaren edukia ezagutzen dudala.

Donostia-San Sebastián, 2007ko ____________

	

DECLARA

Primero.– Que presento solicitud para optar a la compra en "Régimen de Derecho de Superficie", por un plazo de setenta y cinco (75) años, de una de las plazas de aparcamiento, libres de cerramientos, ubicadas en la planta de sótano, bajo el edificio cuyos portales son el número 71 del Paseo de Zarategi y los números 1, 3 y 5 de la calle Basotxiki, Polígono Intxaurrondo, término municipal de Donostia-San Sebastián.	

Segundo.– Que conozco el contenido del pliego de condiciones a regir en la adjudicación de las plazas de garaje de que se trata.	

Donostia-San Sebastián, a ______________de 2007

	

(Sinadura — Firma)

(Ikus baldintza orokorrak atzeko aldean).	(Ver condiciones generales al dorso).	


Azterketa dokumentala