Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

216. zk., 2007ko azaroaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Kultura Saila
6147

IRAGARKIA, interesdunei uztailaren 17ko 120/2007 Dekretua jakinarazteko dena. Dekretu horren bidez, Debako (Gipuzkoa) Praileaitz I Haitzuloa, Monumentu izendapenaz, Kultura Ondasun gisa deklaratzen da.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluaren arabera, 120/2007 Dekretua interesdunei jakinarazten saiatu ondoren, ezinezkoa gertatu da. Ondorioz, goian aipatu den Legearen 59.4. artikuluan xedatuaren arabera iragarki hau argitaratzen da.

Ebatzi dut ondoko zerrenda honetan agertzen diren interesdunei uztailaren 17ko 120/2007 Dekretuaren berri ematea. Dekretu horren bidez, Debako (Gipuzkoa) Praileaitz I Haitzuloa, Monumentu izendapenaz, Kultura Ondasun gisa deklaratzen da.

Interesdunak:

Fco. Javier Aguirre Arrieta (Eibar).

Iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita interesdunek berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete Gobernu Kontseiluari hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko irailaren 24a.

Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,

GURUTZ LARRAÑAGA ZUBIZARRETA.


Azterketa dokumentala