Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

216. zk., 2007ko azaroaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
6130

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 818/07 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: titulu ez-judiziala betearaztea. L2 818/07.

Alderdi demandatzailea: Bilbao Bizkaia Kutxa Aurrezki Kutxa eta Bahitetxea.

Alderdi demandatua: Jose Hernandez Gabarri, Maria Angeles Gabarri Jimenez, Victor Gabarri Jimenez eta Maria Isabel Fernandez Mendoza.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horren gainean ebazpena eman da. Hau dio hitzez hitz:

AUTOA

Epailea: Eva Maria Aja Lavin andrea.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta zazpiko ekainaren hamalaua.

AURREKARIAK

Bakarra.– Bilbao Bizkaia Kutxa Aurrezki Kutxa eta Bahitetxearen izenean eta ordez Lapresa Villandiego prokuradoreak demanda aurkeztu du, hain justu ere Jose Hernandez Gabarri, Maria Angeles Gabarri Jimenez, Victor Gabarri Jimenez eta Maria Isabel Fernandez Mendoza jaun-andreen aurkako betearazpena agintzeko eskatuz, betearazpen-titulu honetan oinarrituta.

Titulu-mota, data eta zenbakia, behar izanez gero: 2003-01-02an irekitako mailegua; 850527736-4 zk.

Betearazlea: Bilbao Bizkaia Kutxa Aurrezki Kutxa eta Bahitetxea.

Betearazia: Jose Hernandez Gabarri, Maria Angeles Gabarri Jimenez, Victor Gabarri Jimenez eta Maria Isabel Fernandez Mendoza.

Erreklamatutako zenbatekoa: 11.668,04 euro, tronkoari eta interesei dagokiena, eta 3.500,41 euro, berandutza-interes, gastu eta kostuetarako kalkulatutakoak.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Aurreko demanda aztertu da, eta kontuan hartuta aurkeztutako xehetasunak eta agiriak, uste da alderdi demandatzaileak betetzen dituela prozesuko postulazio-, ordezkaritza- eta gaitasun-baldintzak, beharrezkoak baitira judiziora agertzeko. Hala agintzen da Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 6., 7., 23., 31., 538. eta 539. artikuluetan (PZLb).

Bigarrena.– Ikusi dira demandan adierazitako uziak. Epaitegi honek badu jurisdikziorik eta eskumen objektiborik uzi horietaz arduratzeko, aipatu prozesu-legearen 36., 45. eta 545. artikuluekin bat etorriz; lurraldeari dagokionez ere eskumena du, PZLbren 45., 50. eta 51. eta 543.3 artikuluak aplikatuta.

Hirugarrena.– Aurkeztu den tituluak betearazpena egitea dakar, PZLbren 5. artikuluko 517. paragrafoan ezarritakoaren arabera. Erreklamatu eta zehaztu den zenbatekoa, 300 eurotik gorakoa da (50.000 pezeta), PZLbren 520. eta 572. artikuluetan eskatzen den moduan.

Laugarrena.– Demandak PZLbren 549. artikuluak eskatzen dituen betekizunak konplitzen ditu; 550. artikuluan eskatzen diren agiriak aurkeztu dira; Prozedura Zibileko Lege berriaren 551. artikuluan agintzen den moduan, baldintza eta betekizun prozesalak badaude; titulu betearazleak ez du inolako irregulartasun formalik; eta azkenik, eskatzen diren betearazpen-egintzak haren izaera eta edukiarekin bat datoz. Horiek kontuan hartuta, beraz, bidezkoa da betearazpena eskatutako moduan abiaraztea. Ordaintzeko errekerimendua egingo zaio, PZLbren 581.2. artikuluak salbuesten duen titulu bat ez denez gero.

Interesei eta kostuei dagokienez, erreklamatutakoak ez du gainditzen 575.1 artikuluan ezarritako muga.

XEDAPENAK

1.– Aurkeztutzat jo dira ahalordearen kopia, horiekin batera aurkeztutako agiriak eta kopiak; alderditzat jo da Lapresa Villandiego prokuradorea, Bilbao Bizkaia Kutxa-Aurrezki Kutxa eta Bahitetxearen ordezkari gisa –egiaztatu du ordezkaritza hori-.

2.– Bilbao Bizkaia Kutxa-Aurrezki Kutxa eta Bahitetxea –BBK- entitate betearazleak eskatuta, betearazpena abiarazi da alderdi betearaziaren kontra, alegia, Jose Hernandez Gabarri, Maria Angeles Gabarri Jimenez, Victor Gabarri Jimenez eta Maria Isabel Fernandez Mendoza jaun-andreen aurka. Zenbateko hauek estaliko dira: 11.668,04 euro, tronkoari eta interesei dagokiena, eta 3.500,41 euro, berandutza-interes, gastu eta kostuetarako kalkulatutakoak.

3.– Victor Gabarri Jimenez eta Maria Isabel Fernandez Mendoza demandatuen ondasun hauen gaineko enbargoa erabaki da:

a.– Hirikoa.– Santurtziko Juan de Garay kaleko 3 zenbakian dagoen etxebizitza, lehenengo solairua, eskuma.

Santurtziko Jabetza Erregistroan inskribatuta dago, 1078 liburukia, Santurtziko 422 liburua, 217 folioa, 8.626 finka.

b.– Hirikoa.– Regales kaleko 57 zenbakian dagoen etxebizitza, A ezkerra, bigarren solairu altukoa; bi zenbakia duen atartetik sartuta eskailerako-kaxan duen posizioagatik du deitura hori.

Santurtziko Jabetza Erregistroan inskribatuta dago, 1037 liburukia, Santurtziko 381 liburua, 55 folioa, 26.210 finka.

c.– Santurtziko Regales kaleko 57 zenbakian dagoen etxeko solairuartean dagoen garaje-partzela, 16 zenbakia duena.

Santurtziko Jabetza Erregistroan inskribatuta dago, 1037 liburukia, Santurtziko 381 liburua, 179 folioa, 26.304 finka.

d.– Santurtziko Regales kaleko 57 zenbakian dagoen etxeko bigarren solairuan dagoen trastetegia, 12 zenbakia duena.

Santurtziko Jabetza Erregistroan inskribatuta dago, 1069 liburukia, Santurtziko 413 liburua, 194 folioa, 26206/20 finka.

e.– Etxebizitza. Regales kaleko 57 zenbakian dago, lau zenbakia duen departamendua; lehenengo solairu altuko etxebizitza, A motakoa; 1 zenbakia duen atartetik sartuta eskailerako-kaxan duen posizioagatik du deitura hori.

Santurtziko Jabetza Erregistroan inskribatuta dago, 1070 liburukia, Santurtziko 414 liburua, 222 folioa, 26.200 finka.

Aurreneurrizko enbargoa gauzatzeko, zordunei ordainketa-errekerimendua egin ondoren egingo dira behar diren idatzagiriak.

4.– PFEZren itzulera, kontu eta saldoak ez dira enbargatuko, horiek egon badaudela egiaztatzen den arte.

Horretarako, Erregistroko Kontsulta Zerbitzuari ofizioa bidali, erabakitakoa eraginkorra izan dadin.

5.– Zordunari errekerimendua egin, tronkoarena eta sortutako interesak berehala ordain ditzan, eta horrela egiten ez badu edo zorduna ez badago eta alderdi betearazleak hala eskatzen badu, haren ondasun eta eskubideen bahitura egin, betiere betearazpenari dagokion diru-zenbatekoa eta betearazpenak berak sortzen dituen kostuak estali arte. Traban, hala ere, Prozedura Zibilari buruzko Lege berrian ezarritako aurreneurriak bete beharko dira (III. liburua, IV. titulua, III. kapitulua, 1. atala).

Betearazleak ez baditu adierazten betearazpena egiteko behar den beste ondasun, betearazpena egingo zaionari errekerimendua egin, gehienez ere 10 eguneko epean epaitegi honetan edo enbargoa egiterakoan batzorde judizialaren aurrean betearazpenaren zenbatekoa estaltzeko adinako ondasun eta eskubideen zerrenda adieraz dezan. Behar denean, kargen eta zamen berri eman beharko du, eta higiezinen kasuan, okupatuta dauden, nortzuk dauden eta zein titulu duten adierazi beharko du. Ohartarazten zaio zigorrak ezarri ahal zaizkiola, gutxienez desobedientzia larria leporatuta, baldin eta: dituen ondasunen zerrenda aurkezten ez badu, bereak ez diren ondasunak aipatzen baditu, enbargatzekoak izan daitezkeen ondasunak aipatzen ez baditu edo ondasun horiek dituzten kargak edo zamak aipatzen ez baditu. Horrez gain, gerta daiteke aldizka isunak jartzea, errekerimenduari behar bezala erantzuten ez badio.

6.– Erabakia eraginkorra izan dadin, exhortoa bidali Santurtziko Bake Epaitegira eta Gijongo Lehen Auzialdiko Epaitegi Dekanora.

7.– Alderdiei jakinarazi prozesu hau gauzatzen den bitartean helbidea aldatzen badute, berehala epaitegi honi jakinarazi beharko diotela, Prozedura Zibilari buruzko Lege berriaren 155.5. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

8.– Alderdi betearaziari ebazpen hau jakinarazi eta betearazpen-demandaren eta erantsitako agirien kopiak entregatu, epatzerik eta zitaziorik egin gabe, hain justu ere, edozein unetan betearazpenean personatzeko aukera izan dezan.

Ebazpen hau irmoa da, eta horren aurka ez dago errekurtsorik aurkezterik (PZLb, 551.2 artikulua). Hala ere, abiarazi den betearazpenaren aurka egin dezakete zordunek, auto hau jakinarazten den egunaren ondoko hamar eguneko epean.

Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura.	Idazkariaren sinadura.

Alderdi demandatuak egon bizilekua non duen ez dakigunez gero, epaileak, 2007ko urriaren 2an emandako probidentziaren bidez, ediktu hau epaitegiko iragarki-oholean eta EHAAn argitaratzea erabaki du, 2007ko ekainaren 14ko autoa jakinarazteko eginbidea gauzatzeko. Hala agintzen da Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan.

Barakaldo (Bizkaia), 2007ko urriaren 2a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala