Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2007ko azaroaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6045

EBAZPENA, 2007ko urriaren 15ekoa, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordearena, doktoreak EAEra gehitzeko doktoretza-ondoko dirulaguntzen programaren barruan 2007ko ekainaren 19ko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren Aginduaren bidez deitutako dirulaguntzak berritzea ebazten duena.

Berritzeko eskaeren ebaluazioa eta Ebaluazio Batzordeak, doktoreak EAEra gehitzeko doktoretza-ondoko dirulaguntzen programaren barruan 2007-2008 ikasturterako dirulaguntzak deitzen dituen 2007ko ekainaren 19ko Aginduak (2007ko irailaren 3ko EHAA) xedatutakoa betez, egin duen proposamena kontuan hartuta,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– 2007-2008 ikasturterako eskatu den laguntza ematea I. eranskinean agertzen diren doktoreei. Izan ere, 2007ko urriaren 31ra arte dira haien gaurko kontratuak.

Bigarrena.– Berritze hauen dirulaguntzak ematea I. eranskinean agertzen diren doktoreek jardun behar duten ikastetxeei, gaur egun dituzten kontratuen luzatzeak II. eranskinean xedatutako kopuruen arabera finantzatzeko. Kontratuak 2007ko azaroaren 1etik 2008ko urriaren 31ra bitartean luzatuko dira.

Hirugarrena- 2007-2008 ikasturterako eskatutako berritzea ematea III. eranskinean agertzen diren doktoreei. Izan ere, 2007ko azaroaren 5ean bukatuko zaizkie gaurko kontratuak.

Laugarrena.– Berritze hauen dirulaguntzak ematea III. eranskinean agertzen diren doktoreek jardun behar duten ikastetxeei, gaur egun dituzten kontratuen luzatzeak IV. eranskinean xedatutako kopuruen arabera finantzatzeko. Kontratuak 2007ko azaroaren 6tik 2008ko azaroaren 5era bitartean luzatuko dira.

Bosgarrena.– Berritze hauen dirulaguntzak ordaintzea doktoreek jardun behar duten ikastetxeei, kontratuen berritzeen fotokopiak eta zerga-eginbeharretan, Gizarte Segurantzarekin eta itzuli beharreko kopuruetan eguneratuta egotearen adierazpenak Zientzia Politikarako Zuzendaritzan jaso ondoren.

Seigarrena.– 2007ko ekainaren 19ko Aginduak (2007ko irailaren 3ko EHAA) xedatutakoaren araberakoak izango dira dirulaguntza horien zenbatekoa, iraupena eta gainontzeko baldintzak.

Zazpigarrena.– Interesatuek gorako helegitea aurkeztu ahal izango diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari ebazpen honen aurka, hilabeteko epean, EHAAn argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko urriaren 15a.

Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea,

IBONE AMEZAGA ARREGI.

I. ERANSKINA / ANEXO I

DEIAL.	MOD.	ABIZENAK / IZENAK

CONV	MOD.	APELLIDOS / NOMBRE

2005	E	Altuna García de Salazar Asier

II. ERANSKINA / ANEXO II

EZARPEN-ZENTROA	IKERTZAILEAK PRESTATZEKO DIRULAGUNTZA

CENTRO DE APLICACIÓN	AYUDA PARA LA FORMACIÓN DE INVESTIGADORES

UNIVERSIDAD DE DEUSTO / DEUSTUKO UNIBERTSITATEA	33.609,00 EURO/ EUROS

ZENTRO HONI ATXIKITA DAUDEN IKERTZAILEAK		DIRULAGUNTZA

PERSONAL INVESTIGADOR ADSCRITO AL CENTRO		EUROTAN/URTEKO

		DOTACIÓN ECONÓMICA

		EUROS/AÑO

2005	E	Altuna García de Salazar Asier	33.609,00

III. ERANSKINA / ANEXO III

DEIAL.	MOD.	ABIZENAK / IZENAK

CONV	MOD.	APELLIDOS / NOMBRE

2005	E	Ituarte Pérez Leire

	2005	E	Llona González Miren

	2005	E	Tarodo Soria Salvador

	2005	E	Vera Jiménez Raul

	2005	E	Vicario Hernando Javier

IV. ERANSKINA / ANEXO IV

EZARPEN-ZENTROA	IKERTZAILEAK PRESTATZEKO DIRULAGUNTZA

CENTRO DE APLICACIÓN	AYUDA PARA LA FORMACIÓN DE INVESTIGADORES

UPV/EHU	168.045,00 EURO/EUROS

ZENTRO HONI ATXIKITA DAUDEN IKERTZAILEAK		DIRULAGUNTZA

PERSONAL INVESTIGADOR ADSCRITO AL CENTRO		EUROTAN/URTEKO

		DOTACIÓN ECONÓMICA

		EUROS/AÑO

2005	E	Ituarte Pérez Leire	33.609,00

2005	E	Llona González Miren	33.609,00

2005	E	Tarodo Soria Salvador	33.609,00

2005	E	Vera Jiménez Raul	33.609,00

2005	E	Vicario Hernando Javier	33.609,00


Azterketa dokumentala