Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2007ko azaroaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6042

184/2007 DEKRETUA, urriaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Haur eta Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko, Helduen Heziketako eta Zereginen Ikaskuntzarako Ataletako herri-ikastetxeetako maisu-maistrentzako lanpostuen zerrendak onartzen dituena.

Unibertsitateaz kanpoko EAEko Irakaskuntzako Irakasleen kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legeak, irakaskuntzako funtzio publikoaren egitura eta antolaketari buruzko II. idazpuruaren I. kapituluan, lanpostuen zerrendak arautzen ditu, zerrendak egiterakoan bete behar diren oinarrizko printzipioak eta prozedura bideak adieraziz.

Eraskinetan agertzen diren lanpostuak ondorengo parametro hauen bidez identifikaturik daude: espezialitatea, hizkuntza-eskakizuna eta derrigorrezkotasun-data. Hizkuntza-eskakizunak martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuak (apirilaren 2ko EHAAn) urtarrilaren 18ko 6/2000 Dekretuaren bidez aldatua izan denak (urtarrilaren 20ko EHAAn), ezarri zituen hizkuntza-ereduen araberako proportzioetan finkatu dira. Helduen Hezkuntzako ikastetxeetako lanpostuei hizkuntza- eskakizunak jartzeko, uztailaren 23ko 182/2002 Dekretuak ezartzen dituen irizpideak erabili dira.

Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2007ko urriaren 23an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

1. artikulua.– I. eranskinean ikastetxe batetik desglosatzen eta beste batean integratzen diren lanpostuak azaltzen dira.

2. artikulua.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko 2007-2008 ikasturteko maisu-maistren lanpostuen zerrendak onartzea. Haur eta Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko, Helduen Heziketako, Patronatoetako, zereginen Ikaskuntzarako Ataletako eta Ordezkaritzetako lanpostu zerrendak, Dekretu honen II., III., IV., V., VI. eta VII. eranskinetan azaltzen dira.

3. artikulua.– Lanpostu baten irakas-eremua ikastetxe batera baino gehiagotara hedatzen denean, lanpostuak ibiltari bezala sailkatzen dira. Ikastetxeren bat herri bat baino gehiagotan kokaturik dagoenean herri batetik bestera joaten diren irakasleen lanpostuak ere ibiltariak izango dira.

Lanpostu hauek betetzeak arautegiak ezartzen duen bidai-gastuetarako dirua jasotzeko eskubidea ekarriko du.

4. artikulua.– Lanpostuen hornikuntza-sistema lekualdatze-lehiaketa izango da, lanpostu bereziena izan ezik. Azken hauen hornikuntza lehiaketa espezifikoaren bidez egingo da.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenengoa.– Erantsitako zerrenden barruan dauden lanpostuek, maisu-maistren kidegokoek, urteko 9.506,22 euro dituzte esleituta, berariazko osagarri gisa, eta zenbateko hori honela banakatzen da:

Berariazko osagarri orokorra: 6.457,23 urteko.

Dedikazio bereziko osagaia, bigarren gradutik bosgarrenera bitartekoen kapitalizazioetatik datorrena: 3.048,99 euro urteko.

Dedikazio bereziko osagaiaren lehen gradua egiaztatzen duten irakasleek honako kopuru hau jasoko dute, goian adierazitako zenbatekoez gain: 1.037,81 euro urteko.

Kopuru horiek kopuru osoak eta urte osokoak dira. Hilero nola banatuko diren jakiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko 2007ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen Legeko 20. artikuluko 8. atalean begiratu behar da (lege hori abenduaren 28koa da eta 9/2006 zenbakia du).

Bigarrena.– Zuzendaritza karguak betetzen dituzten maisu-maistrek, gainera, hurrengo berariazko osagarri gehigarria izango dute (jarraian zehazturik datoezen kopuruak kopuru osoak eta urte osokoak dira eta lehen xedapen gehigarrian zehazturiko moduan banatuko dira hileka):

a) Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan zuzendaritza-karguak dituzten maisu-maistrak.

Lanpostua	Zenbat gelatako zentroa	Urtean zenbat (eurotan)

Zuzendaria A 	> 55	5.724,13

Zuzendaria B 	> 23	5.380,57

Zuzendaria C 	> 15	4.258,58

Zuzendaria D 	> 7	3.505,22

Zuzendaria E 	> 2	2.814,32

Zuzendaria 	≤ 2	1.951,26

Zuzendaritza-Karguak A 	> 55	2.679,46

Zuzendaritza-Karguak B 	> 23	2.597,11

Zuzendaritza-Karguak C 	> 15	2.597,11

Zuzendaritza-Karguak D 	> 7	2.020,23

b) Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan zuzendaritza-karguak dituzten maisu-maistrak.

Lanpostua	Zenbat gelatako zentroa	Urtean zenbat (eurotan)

Zuzendaria A 	> 55	6.436,67

Zuzendaria B 	> 23	5.754,95

Zuzendaria C 	> 15	5.384,83

Zuzendaria D 	> 7	5.041,17

Zuzendaria 	≤ 7	4.001,92

Zuzendaritza-Karguak A 	> 55	3.576,92

Zuzendaritza-Karguak B 	> 23	3.494,56

Zuzendaritza-Karguak C 	> 15	2.851,34

Zuzendaritza-Karguak D 	> 7	2.851,34

Zuzendaritza-karguak	≤ 7	1.526,26

Mintegi/DBH-ko sailaren burua		690,73

Koordinatzailea		690,73

Irakasle delegatua		690,73

DBHko kalitatearen arduraduna		690,73

Zuzendari albokoa A		3.051,92

Zuzendari albokoa B		2.969,56

Zuzendari albokoa C		2.326,34

Zuzendari albokoa D		2.326,34

Idazkari albokoa		1.204,48

Hirugarrena.– Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzako Araubide Orokorreko irakaskuntzetan benetan tutore-lanak egiteagatik, urtean beste 765,00 euro jasotzeko eskubidea egongo da. Lehen xedapen gehigarrian zehazturiko moduan banatuko da hileka.

Laugarrena.– Benetan ziklo-koordinatzailearen lanak egiteagatik, berriz, urtean beste 695,00 euro jasotzeko eskubidea egongo da. Lehen xedapen gehigarrian zehazturiko moduan banatuko da hileka.

Bosgarrena.– Lanpostua Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloan duten maisu-maistren lanpostu-mailako osagarria urteko 1.918,54 euro igoko da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lanpostu-mailako osagarriaren zenbatekoarekin berdintzeko.

Seigarrena.– Lanpostuen hizkuntza-eskakizunen derrigorrezkotasun-data, dagokien urteko irailaren bata izango da.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Aurrerantzean, urriaren 10eko 197/2006 Dekretua indarrik gabe geratuko da. Dekretu horren bidez onartu ziren 2006-2007 ikasturteko maisu-maistren lanpostuen zerrendak.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2007ko urriaren 23an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

URRIAREN 23KO 184/2007 DEKRETUAREN I. ERANSKINA

ANEXO I AL DECRETO 184/2007, DE 23 DE OCTUBRE

Se desglosan las siguientes plazas de 1er Ciclo de Educación Secundaria Obligatoria del IEFPS Nicolás Larburu, de Barakaldo, que se integran en el IES Antonio Trueba, de la misma localidad:

Barakaldoko Derrigorrezko Bigarren hezkuntzako 1. Zikloko Nicolas Larburu GLHBItik, honako lanpostu hauek desglosatu eta Antonio Trueba BHIan integratzen dira:

1 ING PL1/1.HE, 1 EUS PL2/2.HE, 1 MUS PL2/2.HE, 1 CAS PL1/1.HE, 1 MAT PL1/1.HE, 1 NAT PL2/2.HE, 1 EFI PL2 /2.HE, 1 PTE PL1/1.HE

Lanpostu-zerrendetan erabilitako siglen esanahia:

Significado de las siglas utilizadas en las relaciones de puestos:

HH- Haur Hezkuntza

INF- Educación Infantil

LH- Lehen Hezkuntza

PRI- Educación Primaria

EUS- Euskara/Euskera

ING- Ingelesa/Inglés

FRA- Frantsesa/Francés

GHE- Gorputz Hezkuntza

EFI- Educación Física

MUS- Músika/Música

KON- Kontsultorea

CON- Consultor

PTE- Pedagogia Terapeutikoa/Pedagogía Terapéutica

ENM- Entzumena eta Mintzamena

ALE- Audición y Lenguaje

OPC- Opcional

AUK- Aukerakoa

IML- Ikastetxeak Moldatutako Lanpostuak

CPC- Plazas a configurar por el centro

GAZ- Espainera eta Literatura

CAS- Lengua y Literatura Castellana

MAT- Matematika/Matemáticas

GIZ- Giza Zientziak, Geografia eta Historia

SOC- Ciencias Sociales, Geografía e Historia

NAT- Natur Zientziak/Ciencias de la Naturaleza

TEK- Teknologia

TEC- Tecnología

PLA- Plastika et Ikus-Hezkuntza/Educación Plástica y Visual

HHH: HHE-Hasierako Irakaskuntza

EPIN: EPA-Enseñanzas Iniciales

HHI: HHE-Ingelesa

EPI: EPA-Inglés

HHF: HHE-Frantsesa

EPF: EPA-Francés

HHN: HHE-Matematika eta Natur Zientziak

EPM: EPA-Matemáticas y Ciencias de la naturaleza

HHG: HHE-Giza Zientziak

EPS: EPA-Ciencias Sociales

Ale Gehigarri bereizian argitaratzen dira

aipaturiko eranskinak

(IItik VIIra)

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala