Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2007ko azaroaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Herrizaingo Saila
6041

ERABAKIA, 2007ko urriaren 23koa, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente kategorian sartzeko Hautaketa Prozeduraren Epaimahai Kalifikatzailearena. Hautaketa-prozedura hori 2007ko martxoaren 19ko Ebazpenaren bitartez deitu zen (2007ko apirilaren 10eko EHAA, 68. zk.).

Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategorian sartzeko Hautaketa Prozedurarako deia egin zuen 2007ko martxoaren 19ko Ebazpeneko 6.7 Oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz (2007ko apirilaren 10eko EHAA, 68. zk.), aipatutako Hautaketa Prozeduraz arduratzen den Epaimahai Kalifikatzailearen idazkariak, ondorengoa

ZIURTATZEN DU:

Artikulu bakarra.– 2007ko urriaren 23an argitaratu direla Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko iragarki-oholean goian aipatutako deialdiaren 10.3 Oinarrian aurreikusitako zerrendak.

Arkaute, 2007ko urriaren 23a.

EPAIMAHAIBURUA.

EPAIMAHAIAREN IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala