Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2007ko uztailaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
4340

IRAGARKIA, Donostiako San Martin Justizia Jauregiko ingurua urbanizatzeko obren kontratua esleitu dela argitara ematen duena (O-029/07-DJT espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza. Saileko Kontratazio-mahaia.

c) Espedientearen zenbakia: O-029/DJT2007.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu mota: obrak.

b) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2007ko urtarrilaren 2ko EHAA, 1. zenbakia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: seiehun eta hamaika mila bostehun eta berrogeita hamahiru euro eta hogeita bost zentimo (611.553,25 euro), BEZ barne.

5.– Esleipena.

a) Data: 2007ko maiatzaren 9a.

b) Kontratista: Acuña, SA.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: bostehun eta berrogeita zazpi mila bostehun eta laurogeita hamazortzi euro eta laurogeita hiru zentimo (547.598,83 euro), BEZ barne.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko maiatzaren 21a.

Zerbitzu zuzendaria,

TERESA AMEZKETA ALEGRÍA.


Azterketa dokumentala