Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2007ko uztailaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
4331

EBAZPENA, 2007ko uztailaren 24koa, Industria Berritzeko eta Garatzeko sailburuordearena; honen bidez, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean integratutako agente zientifiko-teknologikoei ikerketa orokorrerako (Saiotek programa) emango dizkien laguntzetarako deialdia jakinarazten da (2007ko ekitaldia).

Saiotek Programa —ikerketa orokorrerako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean integratutako Agente Zientifiko Teknologikoentzako laguntza-programa— Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2002ko urriaren 7ko Aginduak arautu zuen. Agindu hori 2003ko apirilaren 16ko Agindu batek eta 2005eko apirilaren 27ko beste Agindu batek aldatu zuten.

Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako izendatutako aurrekontu-ataletatik aterako dira laguntza horiek emateko erabiliko diren diru-baliabideak.

Aipatutako aginduaren 10. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, egokia da iragarritako diru-laguntzak emateko 2007ko ekitaldirako deialdia egitea eta horretarako beharrezko diren arau guztiak ematea.

Horiek horrela, aipatutako aginduaren 10. artikuluan ezarritako eskumenaren arabera, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Helburua.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2002ko urriaren 7ko Aginduaren bitartez arautu zen "Saiotek Programa", Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean integratutako agente zientifiko-teknologikoei ikerketa orokorrerako laguntza ematekoa. Agindu hori 2003ko apirilaren 16ko Aginduak eta 2005eko apirilaren 27ko Aginduak aldatu zuten. Hain zuzen ere, 2007ko ekitaldirako laguntza horien deialdia egitea da ebazpen honen xedea.

Helburu hori betetzeko, guztira 28.619.127,00 euro bideratuko dira, honela banatuta: 2007. urterako 2.619.127,00 euro, eta 2008. urterako 26.000.000,00 euro; Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan arlo horretarako izendatutako aurrekontu-kredituari jarraituz egingo da hori.

Diru-kopuru hori aldatu ahalko da, betiere diru-laguntzei buruz ebazpena eman aurretik, eskatutako laguntzak guztira zenbatekoak diren ikusi ondoren, eta, baldin eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak beste programa batzuk burututakoan aurrekontuko diru-kopururik ahitu gabe geratzen bada. Horrela gertatuz gero, Teknologia eta Industria Garapeneko sailburuordeak ebazpen bidez jakinarazi beharko du.

2. artikulua.– Betekizunak.

Eskatzaileek, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2002ko urriaren 7ko Aginduan iragarritako laguntzak jasotzeko (agindu hori 2003ko apirilaren 16ko Aginduak eta 2005eko apirilaren 27ko Aginduak aldatu zuten), onuradun izan beharko dute, aipatutako aginduaren 5. artikuluan ezarritakoaren arabera.

3. artikulua.– Eskabideak eta epea.

1.– Eskabide-eredu bat Saiotek 2007 programaren laguntza eta diru-laguntzen atalean dago eskuragai (www.euskadi.net/industria).

2.– Horretaz gainera, eskabideak eta gainerako agiri osagarriak Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko lurralde-bulegoetan aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean zehaztutako lekuetako edozeinetan.

3.– Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da, eta 2007ko irailaren 17an amaituko.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Deialdi-ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean sartuko da indarrean.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuordeari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hara.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko uztailaren 24a.

Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordea

JOSÉ IGNACIO TELLECHEA FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala