Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2007ko uztailaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
4330

EBAZPENA, 2007ko ekainaren 6koa, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoan kontrol-erakunde gisa jarduteko baimena aldatzeko, Leia Fundazioak aurkeztutako eskaerari buruzkoa.

AURREKARIAK

Bat.– Industria eta Meategiak Administratzeko zuzendariaren 1999ko uztailaren 22ko Ebazpenaren bitartez, baimena eman zen honetarako: Euskal Autonomia Erkidegoan jarduteko Baimendutako Kontrol-erakundeen Erregistroan —Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzan dagoenean— Leia Fundazioa, Teknologia Aurrerapenerako Zentroaren inskripzioa egiteko, hain justu ere arauzko arlo hauei dagokienez:

_ Arriskudun makinak egitea.

_ Jasogailuen eta mantentze-gailuen osagaiak eta instalazioak.

_ Ingurumenaren kalitatea.

ENAC 28/EI/038/99 Ziurtapen-agirian kreditatutakoaren arabera.

Eta 2003ko irailaren 16ko Ebazpenaren bitartez berritu egiten da emandako baimena.

Bi.– Industria eta Meategiak Administratzeko zuzendariaren 2004ko urtarrilaren 14ko Ebazpenaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoan jarduteko Baimendutako Kontrol-erakundeen Erregistroan —Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzan dagoenean— Leia Fundazioa, Teknologia Aurrerapenerako Zentroaren jarduera-arloak aldatzeko baimena eman zen, hain justu ere lehendiko arloak honako hauetara hedatuaz:

_ Instalazio elektrikoak. Goi-tentsioa eta behe-tentsioa.

ENAC 28/EI/038/99 eta 28/EI102/01 Ziurtapen-agirietan kreditatutakoaren arabera.

Hiru.– 2007ko maiatzaren 22an, Zuzendaritza honetako erregistroan, Leia Fundazioa, Teknologia Aurrerapenerako Zentroaren idazki bat aurkeztu zen, non ENAC kreditazioen aldaketa jakinarazten zen, betiere 28/EI038 eta 28/EI102 kreditazioei eutsiaz, eta OC-I/055 kreditazioa sartuaz, zeinetan kanpo uzten baita bat goi-tentsioaren arloa, 2005-12-22ko Berrikustearen eranskin teknikoarekin bat etorriaz.

Espedientea ebazterakoan beharrezkoa da honako hauek aintzat hartzea eta aipatzea:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Bat.– Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzak du espediente hau ebazteko eskumena, hala agintzen baita urriaren 11ko 284/2005 Dekretuaren 20. artikuluan (284/2005 Dekretua, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko egitura organiko eta funtzionala ezartzekoa).

Bi.– Martxoaren 21eko 411/1997 Errege Dekretuak (1997-04-26ko BOE, 100. zk.) aldatu egin zuen abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretua, Industria Kalitate eta Segurtasunerako Azpiegituren Erregelamendua onartu zuena (1996-02-06ko BOE, 32. zk.). Dekretu haren IV. kapituluko 1. atalak kontrol-erakundeak arautzen ditu: dekretuaren 42. artikulua egiaztapenei buruzkoa da eta 43. artikulua, baimenei buruzkoa.

Hiru.– Euskal Autonomia Erkidegoan jarduteko Baimendutako Kontrol-erakundeen Erregistroan —Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzan dagoenean— inskripzioa egiteko, lehen aipatutako errege dekretuan ezarritako baldintzak, baita aplikatu beharreko bestelako arauak ere betetzen dituela egiaztatu du Leia Fundazioa, Teknologia Aurrerapenerako Zentroa erakundeak, horretarako behar zen dokumentazioa aurkeztuz. Beraz, espedientea izapidetzeko beharrezko diren arauzko baldintzak bete dira.

Aipatutako lege-xedapenak ikusita eta oro har zein haiekin bat etorrita aplikagarri diren gainerakoak oinarri hartuta, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendariak honako hau

EBATZI DU:

1.– Euskal Autonomia Erkidegoan jarduteko Baimendutako Kontrol-erakundeen Erregistroan —Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzan dagoenean— bere jarduera-eremuak aldatzeko baimena ematea Leia Fundazioa, Teknologia Aurrerapenerako Zentroa erakundeari GV-014-A zenbakiarekin, betiere ondoko arloetan kontrol-erakunde gisa jarduteko:

• Instalazio elektrikoak – Behe-tentsioa.

– Irailaren 20ko 2413/1973 ED (1973-10-09ko BOE), behe-tentsiorako erregelamendu elektroteknikoa eta haren jarraibide osagarriak onartu zituena: MI-BT-001etik MI-BT-044ra. Dekretu hori urriaren 9ko 2295/1985 Dekretuak aldatu zuen.

– Abuztuaren 2ko 842/2002 ED (2002-09-18ko BOE), behe-tentsiorako Erregelamendu elektroteknikoa onartu zuena. Jarraibide tekniko osagarriak, BT 01etik BT-51ra.

_ Jasogailuak: Igogailuak.

– Azaroaren 8ko 2291/1985 ED (1985-12-11ko BOE), mantenimeduak egiteko aparailuen eta jasogailuen erregelamendua onartzen duena.

– Urtarrilaren 21eko 57/2005 Errege Dekretua (2005-02-04ko BOE), dagoen igogailu-parkean segurtasuna areagotzeko manuak ezartzen dituena.

– 1981eko martxoaren 31ko Agindua (1981-04-20ko BOE), 1966ko Erregelamenduaren arabera igogailuei exijitu behar zaizkien gutxieneko baldintza teknikoak finkatzen dituena eta igogailuon aldizkako berrikusketa orokorra egiteko arauak ematen dituena.

– 1987ko irailaren 23ko Agindua (1987-10-06ko BOE), mantenimeduak egiteko aparailuen eta jasogailuen Erregelamenduko MIE-AEME-1 jarraibide tekniko osagarriak onartzen dituena, hain justu ere elektrizitatez edo era hidraulikoan mugiarazitako igogailuei dagokienez. 1991ko irailaren 12ko Aginduz aldatu zen aipatu agindua (1991-09-17ko BOE).

– Abuztuaren 1eko 1314/1997 Errege Dekretua (1997-09-30eko BOE), igogailuen inguruko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 95/16/EE Zuzentaraua ezartzeko xedapenak ematen dituena.

• Ingurumenekoa.

– Otsailaren 6ko 833/1975 Dekretua, Atmosferako ingurumena babesteko abenduko 38/1972 Legea garatzekoa (1975-04-22ko BOE, 96. zk.)

– 1976ko urriaren 18ko Agindua, Industriak atmosferan eragiten duen kutsadurari aurre hartu eta hori zuzentzeari buruzkoa (1976-12-03ko BOE, 290. zk.).

– Otsailaren 20ko 547/1979 ED, 833/1975 Dekretua aldatzen duena (1979-03-23ko BOE, 71. zk.).

– Urtarrilaren 31ko 117/2003 Errege Dekretua, jarduera batzuetan disolbatzaileak erabiltzearen ondorioz sortzen diren konposatu organiko hegazkorren jaulkipenak murrizteari buruzkoa (2003-02-07ko BOE, 33. zk.).

• Makinak, erabilerak babesteko ekipo direnak.

– Uztailaren 18ko 1215/1997 Errege Dekretua (1997-08-07ko BOE), langileek lan-tresneria erabiltzerakoan segurtasun- eta osasun-arloetan errespetatu beharreko gutxieneko xedapenak ezartzen dituena.

2.– Leia Fundazioa, Teknologia Aurrerapenerako Zentroari baimena ematen zaio aipatu arauzko arloetan jarduteko, hain justu ere ondokoetan: Egiaztatze Erakunde Nazionalaren 28/EI208 zk.ko egiaztatze-agirian zehaztutakoetan eta haren 2005-11-04ko 8. Berrikusketari buruzko eranskinean, 28/EI102 zenbakikoan eta bere 2005-11-04ko 5. Berrikusketari buruzko eranskinean eta OC-I/055 zenbakikoan eta bere 2007-04-13ko 3. Berrikusketari buruzko 3. eranskinean zehaztutakoetan, alegia. Eta uztailaren 16ko 21/1992 Industriari buruzko Legean, Euskal Autonomia Erkidegoko Industriari buruzko azaroaren 12ko 8/2004 Legean, abenduaren 28ko 2200/1995 Dekretuan eta gainontzeko betekizunetan ezarritakoari egoki beharko ditu bere jarduerak.

Horrez gain, eta Euskal Autonomia Erkidegoko aipatu arauzko arloetan jarduteko, Industria eta Meategiak Administratzeko Zuzendaritzak ezar ditzakeen baldintza osagarrien menpe dago baimen hau.

3.– Kontrol-erakunde gisa aritzeko baimenak Egiaztatzeko Erakunde Nazionalak emandako ziurtagiria indarrean dagoen bitartean izango du balioa.

4.– Ebazpen honetan beren-beregi xedatu gabe utzi diren alderdiei araudi orokorra eta berariazkoa aplikatuko zaizkie.

5.– Aldaketarik egonez gero, Industria Establezimenduen Erregistroan dagokion aldaketa egiteko eskatu beharko zaio eskumena duen lurralde-erakundeari.

6.– Entitateak eutsi egin beharko die inskribatzean zituen egokitasun-baldintzei eta, inskripzio hori egiteko oinarrizko izan ziren datuetan aldaketarik egonez gero, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzari jakinarazi beharko dio berehala.

7.– Legeak agindu bezala, ebazpen hau jakinaraz eta argitara dadila agintzea (EHAA eta BOE).

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Merkataritza, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Hala agintzen da 4/1999 Legean (lege horrek azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Vitoria-Gasteiz, 2007ko ekainaren 6a.

Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendaria,

RUBEN MENDIOLA ERKOREKA.


Azterketa dokumentala