Egoitza elektronikoa

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2007ko uztailaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
4325

EDIKTUA, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salarena, uztailaren 27ko 160/2004 Dekretua zati batean ezeztatzen duena; dekretu horren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Hezeguneen Lurraldearen Arloko Plana behin betiko onartu zen.

Alfonso José Bartau Rojas prokuradoreak, Promotora Vascongada SAren izenean eta ordez, 46/05 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezeguneen Lurraldearen Arloko Plana behin betiko onartzen duen Eusko Jaurlaritzaren uztailaren 27ko 160/2004 Dekretuaren aurka, eta, errekurtso horretan 2007ko urtarrilaren 12an epaia eman da, zeina irmo bihurtu den. Hau dio epaitzak:

"Dekretu hori zuzenbidearekin bat ez datorrela deklaratzen dugu eta, ondorioz, indargabetu egiten dugu bakar—bakarrik 4. Antolamendu Planoak, Urola itsasadarrekoak, errekurtsogilearen jabetzako lurraldeei ematen dien EP3 kalifikazioaren aurka ondorioztatutako ezeztatze-auziari dagokionez; lurralde horiek Gorostiaga Industrialdeko (Zumaia) Plan Partzialaren (1974ko azaroaren 15ekoa) eta Urbanizazio Proiektuaren (1976ko martxoaren 12koa) bigarren faseari dagozkio".

Eta denek jakin dezaten ematen da esandakoaren berri, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen (AAJL) 107. artikuluan xedatutakoa betez.

Bilbao, 2007ko maiatzaren 9a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala