Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2007ko uztailaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
4323

EBAZPENA, 2007ko uztailaren 24koa, Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordearena, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean integratutako agente teknologikoentzako ordukako tarifak, 2007. urterakoak, onartzen dituena.

Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea arautzeko oinarriak eguneratzeko urriaren 1eko 221/2002 Dekretuaren 4.3 artikuluak honakoa ezartzen du:

"Arloari buruz onar daitezen laguntza eta dirulaguntzei buruzko arauetan agente horientzako xedatu daitezen laguntza finantzarioak eskuratu ahal izango dituzte Integratutako Agente Zientifiko eta Teknologikoek".

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2002ko urriaren 7ko Aginduaren bidez Saiotek programa arautu zen. Saiotek programa, hain zuzen ere, ikerketa orokorrerako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean integratutako Agente Zientifiko-Teknologikoentzako eta horiek koordinatzeko erakundearentzako laguntza-programa da. Eta bere 7.1 artikuluan honakoa ezartzen du:

"Diru-laguntza kalkulatzeko, onuradun den agente zientifiko-teknologikoak eskabidea aurkeztean justifikatutako ikerketa-masa ekonomikoaren zenbatekoari ehuneko bat edo frakzio bat aplikatuko zaio".

Agindu bereko 8. artikuluko 1. puntuan honako hau arautzen du:

"Ikerketa-masa kalkulatzeko, kategoria profesionalen araberako ordukako tarifak izan beharko dira kontuan, agindu honetan eta bera garatzeko xedapenetan zehaztutako eran hain zuzen ere".

Artikulu berean 2. puntuan honakoa jasotzen da:

"Agindu honen I. eranskinean ezarritako eran egin beharko da ordukako tarifen kalkulua. Agente Teknologiko guztientzako ordukako tarifak onartzeko, Industria Politikarako Sailburuordeak urteko administrazio-ebazpen bat eman beharko du, zeina Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den".

Aipatu I. eranskinean jasotzen da lanbide-kategorien araberako ordukako tarifak kalkulatzeko prozedura, eta 2007. urteari dagokionez ebazpen honetan jasotzen da.

Aipatutako lege-manuak, eta, oro har zein berariaz, gai honetan aplikagarri diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean integratutako Agente Zientifiko-Teknologikoentzako 2007ko ekitaldiko ordukako tarifak onartzea.

Bigarrena.– Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean integratutako Agente Zientifiko-Teknologikoentzako 2007ko ekitaldiko ordukako tarifak honakoak izango dira:

Kategoria Bataz besteko tarifa

G1 85,30

G2 61,79

G3 47,63

G4 40,37

G5 8,58

Hirugarrena.– 2007ko ekitaldiari dagokionez, Ikerketako Zentro Sektorialentzako ordukako tarifak honakoak izango dira:

Kategoria Bataz besteko tarifa

G1 83,65

G2 57,55

G3 38,09

G4 30,97

G5 8,58

Laugarrena.– 2007ko ekitaldiari dagokionez, I+G Unitateentzako (enpresaria eta sanitate arloetakok) ordukako tarifak honakoak izango dira:

Kategoria Bataz besteko tarifa

G1 73,00

G2 51,48

G3 38,27

G4 28,98

G5 8,58

Bosgarrena.– 2007ko ekitaldiari dagokionez, Laborategi eta Ziurtapen Erakundeentzako ordukako tarifak honakoak izango dira:

Kategoria Bataz besteko tarifa

G1 82,80

G2 52,22

G3 36,61

G4 31,08

G5 8,58

Seigarrena.– 2007ko ekitaldiari dagokienez, Euskal Herriko Unibertsitatearen edo herri-administrazioetako erakundeen eta horien menpeko besten batzuen ordukako tarifa 31,91 eurokoa izango da euren plantillakoentzako edo pertsonalarentzako, eta dirua lagundutako proiektuarentzako: zeharkako kostua (31,91) gehi proiektua egiteko kontratatutako pertsonalagatiko kostu zuzena.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko uztailaren 24a.

Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordea,

JOSÉ IGNACIO TELLECHEA FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala