Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2007ko uztailaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
4322

AGINDUA, 2007ko ekainaren 11koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, prezio publiko hauek finkatzekoa: Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak argitaratutako lanen prezio publikoak, erakunde horren Higiene Laborategiko analisi-determinazioen prezio publikoak eta Osalanek argitaratutako "Adi Egon" multimedia-programaren prezio publikoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren tasa eta prezio publikoei buruzko maiatzaren 29ko 13/1998 Legearen 180.1.a) artikuluak ematen dizkidan eskumenez baliatuz eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta horren erakunde autonomoek prezio publikoen bidez ordain ditzaketen zerbitzuak eta jardunak zehaztu zituen uztailaren 21eko 161/1998 Dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoarekin bat, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak aldeko txostena eman duenez, hau

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak argitaratutako lanen salneurri publikoak (BEZ barne) agindu honen I. eranskinean jarritakoak izango dira.

2. artikulua.– Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen Higiene Laborategiko analisi-determinazioen prezio publikoak (BEZ barne) agindu honen II. eranskinean jarritakoak izango dira.

3. artikulua.– Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak argitaratutako "Adi Egon" multimedia-programa interaktiboaren eta bideoaren prezio publikoa 9 eurokoa izango da, BEZ barne.

4. artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren tasa eta prezio publikoei buruzko maiatzaren 29ko 13/1998 Legearen 181. eta 182. artikuluetan ezarritakoaren arabera administratu eta kobratuko dira aipatutako prezio publikoak, eta prezio publiko horiei lotutako administrazio-egintzen kontrako erreklamazioak ere artikulu horien arabera eraenduko dira.

5. artikulua.– Aurreko artikuluetan adierazitako prezio publikoak honela ordaindu beharko dira:

– Argitalpenak: argitalpena eman aurretik ordaindu beharko dira.

– Analisi-determinazioak: analisien emaitzak eman aurretik ordaindu beharko dira.

– "Adi Egon" multimedia-programa: programa eman aurretik ordaindu beharko da.

Prezio publikoak on-line sistemaren bidez ordaindu ahal izango dira, "Leihatilako diru-sarrerak" aplikazioaren bidez eta Eusko Jaurlaritzaren Ordainketa Atebidearen bidez, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen web orrian, (www.osalan.net.).

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

1.– Indargabetuta geratzen da agindu honetan agindutakoaren kontrakoa den eta agindu honetan agindutakoarekin kontraesanean dagoen xedapen oro.

2.– Espreski indargabetuta geratzen dira xedapen hauek:

Agindua, 2003ko uztailaren 3koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, prezio publiko hauek finkatzekoa: Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak argitaratutako lanen prezio publikoak, Erakunde horretako Analisi Kliniko eta Higieneko laborategietako analisi-determinazioen prezio publikoak eta Erakunde horrek antolatutako Enpresako Osasun-Laguntzaile Tekniko/Erizaintzako Unibertsitate-diplomatuak (OLT/EUD) prestatzeko ikastaro arautuaren matrikularen prezio publikoak (EHAA, 2003ko uztailaren 28koa, 146. zk., eta Hutsen Zuzenketa, EHAA, 2003ko irailaren 17koa, 181. zk.).

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko ekainaren 11.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZKARRAGA RODERO.

I. ERANSKINA / ANEXO I

Kontzeptua Prezioa eurotan, BEZ barne

Concepto Precio en euros, IVA incluido

– Arrantza-ontzietan lan egiteko segurtasun eta osasunbaldintzei buruzko gidaliburua 12,00

– Concierto de actividades preventivas con un Servicio de Prevención Ajeno 25,00

– Costes de la accidentalidad laboral en Euskadi en el año 2005 10,00

– Curso Básico en Prevención de Riesgos Laborales para Delegados y Delegadas de Prevención 25,00

– Diccionario Terminológico de Seguridad e Higiene en el trabajo 6,37

– El acoso moral en el trabajo: evaluación, prevención e intervención 15,00

– Encuesta sobre salud laboral y condiciones de trabajo en la Comunidad Autónoma de Euskadi 15,00

– Enfermedades profesionales osteomusculares y factores de riesgo ergonómicos: Estudio transversal. 15,00

– Enpresan LAP plana ezartzeko eskuliburua 15,00

– Estabilización de taludes. Guía para la elaboración del procedimiento 20,00

– Ezpondak egonkortzeko. Prozedura egiteko gidaliburua 20, 00

– Estadísticas de las lesiones profesionales. Año 1996 6, 01

– Estudio de los riesgos laborales debidos a los agentes anestésicos en áreas quirúrgicas de hospitales. 1,80

– Euskal Autonomia Erkidegoko laneko osasun eta laneko baldintzei buruzko inkesta 15,00

– Exposición a Estireno en la fabricación de poliéster reforzado con fibra de vidrio. 15,00

– Guía de seguridad para trabajos en altura 6,25

– Guía para la aplicación de plaguicidas 3,00

– Seguridad en los espacios confinados: Guía para la prevención de riesgos laborales en el mantenimiento de redes de alcantarillado (2.ª edición) 15,00

– Guía práctica de andamios tubulares apoyados (2.ª edición) 12,00

– La prevención de las drogodependencias en el mundo laboral 7,21

– Laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko ikastaroa prebentzioko ordezkarientzat 25,00

– Laneko istripuak ikertzeko eskuliburua (2.ª edición) 20, 00

– Laneko osasun eta segurtasunerako aholku grafikoak / Consejos gráficos de seguridad y salud laborales 15,00

– La coordinación eficaz con los servicios externos en la aplicación del plan de emergencia. 15,00

– Legislación sobre Seguridad y Salud en el Trabajo. Disposiciones Generales 3,00

– Legislación sobre Seguridad y Salud en el Trabajo. Disposiciones Específicas 5,00

– Límites de exposición profesional para agentes químicos. 2005 10,00

– Límites de exposición profesional para agentes químicos. 2006 10,00

– Manual de condiciones de Seguridad y Salud en el trabajo a bordo de los buques de pesca 12,00

– Manual para el desarrollo de un Plan de Autoprotección (Edificios sanitarios no hospitalarios con superficie menor a 2.000 m2). 4,81

– Manual para la adecuación a la legislación vigente de los equipos de trabajo 3,01

– Manual para la adecuación de las máquinas herramientas para trabajar los metales en frío al Real Decreto 1215/1997 9,62

– Manual para la adecuación de los equipos de forja al Real Decreto 1215/1997 8,41

– Manual para la adecuación de los equipos de trabajo móviles al Real Decreto 1215/1997 11,00

– Manual para la implantación de un plan de PRL en la empresa 15,00

– Manual para la investigación de accidentes laborales ( 2.ª edición) 20,00

– Memoria de las unidades básicas sanitarias de los Servicios de Prevención Propios de Euskadi (Informe evaluación 2001) 12,00

– Memoria de las unidades básicas sanitarias de los Servicios de Prevención Propios de Euskadi (Informe evaluación 2002) 12,00

– Memoria de las unidades básicas sanitarias de los Servicios de Prevención Propios de Euskadi (Informe evaluación 2003) 12,00

– Memoria de las unidades básicas sanitarias de los Servicios de Prevención Propios de Euskadi (Informe evaluación 2004) 12,00

– Prevención en la utilización de muelas abrasivas 6, 97

– Protocolos de vigilancia sanitaria específica: amianto 2,40

– Protocolos de vigilancia sanitaria específica: asma laboral 3,00

– Protocolos de vigilancia sanitaria específica: cloruro de vinilo monómero 1,80

– Protocolos de vigilancia sanitaria específica: manipulación manual de cargas 1,80

– Protocolos de vigilancia sanitaria específica: movimientos repetidos de miembro superior 2,40

– Protocolos de vigilancia sanitaria específica: neumonitis por hipersensibilidad o alveolitis alérgica extrínseca 1,80

– Protocolos de vigilancia sanitaria específica: neuropatías por presión 3,61

– Protocolos de vigilancia sanitaria específica: pantallas de visualización de datos 4,21

– Protocolos de vigilancia sanitaria específica: plaguicidas 1,80

– Protocolos de vigilancia sanitaria específica: plomo 2, 40

– Protocolos de vigilancia sanitaria específica: posturas forzadas 3,01

– Protocolos de vigilancia sanitaria específica: ruido 3, 00

– ¿Sabes qué?: ¡Puedes escaparte!, conoce el monóxido de carbono 5,00

– Seguridad en los trabajos en zanjas 11,25

– Seguridad en máquinas para la madera 14,06

– Seguridad en equipos de construcción: manual para la adecuación al RD 1215/1997 20,00

– Segurtasuna eraikuntzako ekipoetan, 1215/1997 Errege Dekretura egokitzeko eskuliburua 20,00

– Segurtasuna espazio konfinatuetan: estolderia sareak mantentzearen arriskuei aurrea hartzeko gidaliburua 15,00

– Siniestralidad laboral en la Comunidad Autónoma del País Vasco: 1986-1991 5,41

II. ERANSKINA / ANEXO II

Kontzeptua Prezioa eurotan, BEZ barne

Concepto Precio en euros, IVA incluido

HIGIENEKO LABORATEGIA / LABORATORIO DE HIGIENE

1.– Espectrofotometría de absorción atómica:

– Preparación filtro 12,34

– Absorción atómica con llama. Análisis 17,23

– Absorción atómica- cámara de grafito. Análisis 30,23

– Absorción atómica- generador de hidruros. Análisis 30, 23

2.– Espectrofotometría UV-visible:

– Análisis 18,31

3.– Microscopía óptica:

– Recuento de fibras 47,88

– Análisis cualitativo asbestos 92,80

4.– Cromatografía de gases:

– Por cada sistema de detección excepto masas, 1er compuesto 51,44

– Compuesto cuantificado adicional 8,51

– Cromatografía de gases/masas (cualitativo) 71,88

5.– Cromatografía de líquidos:

– Por cada sistema de detección excepto masas, 1er compuesto 53,29

– Compuesto cuantificado adicional 8,51

6.– Cromatografía iónica:

– Por cada sistema de detección. 1er compuesto 41,95

– Compuesto cuantificado adicional 8,51

7.– Potenciometrías:

– Análisis 18,64

8.– Gravimetrías:

– Análisis 16,17


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana