Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2007ko uztailaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
3919

LEHIAKETA PUBLIKOA, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren zerbitzupeko langileentzat osasunaren zaintzarako prebentziozko espezialitatean kanpoko prebentzio-zerbitzua kontratatzeko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: A-083/DJT-2007.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 2007ko abenduaren 31.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: ehun eta hamabost mila (115.000,00) euro, BEZ barne.

5.– Behin-behineko fidantza: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 1. solairua, B aldea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 94 06.

e) Telefaxa: 945 01 94 51. E-maila: b-simancas@ej-gv.es.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2007ko uztailaren 27a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena (taldeak, azpitaldeak eta kategoria): ez.

b) Bestelako betebeharrak: pleguetan ageri direnak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2007ko uztailaren 27ko 10:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru kartazal aurkeztu beharko dira ("A", "B" eta "C"), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan jasotako dokumentuak dituztela.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Kontratazio Mahaia. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 1. solairua, B aldea.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak nahitaez zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): hiru hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak (lehiaketa): ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.—

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 1. solairua, B aldea.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2007ko abuztuaren 2a.

e) Ordua: 11:00ak.

10.– Bestelako argibideak: pleguetan ageri direnak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.euskadi.net.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko ekainaren 25a.

Zerbitzu zuzendaria,

TERESA AMEZKETA ALEGRÍA.


Azterketa dokumentala