Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2007ko uztailaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 8 Zenbakiko Epaitegia
3915

EDIKTUA, ordaindu ez izanagatiko desahuzioaren gainean bideratutako 149/07 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: Desahuziorako 149/07 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Maria Victoria Alcalde Arauco, Ignacio Gonzalo Alcalde Arauco eta Nicasio Maria Victoria e Ignacio Alcalde SC.

Abokatua: Iñigo Martinez Gonzalez.

Prokuradorea: Yolanda Echevarria Gabiña.

Demandatua: Guillermo Jose Puertas Salinas.

Gaia: ordainketak ez egiteagatiko desahuzioa.

Judizio horretan epaia eman da eta honako hau da epaitza:

EPAITZA

1.– Baietsi egin dut Echevarria Gabiña prokuradore andreak, Maria Victoria Alcalde Arauco andrearen, Ignacio Gonzalo Alcalde Arauco jaunaren eta Nicasio Maria Victoria e Ignacio Alcalde SCren izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Guillermo Puertas Salinas jaunaren aurkakoa. Horrenbestez, indargabetutzat jotzen dut ebazpen honen aurrekarietan adierazitako lokalen errentamendu-kontratua, eta alderdi demandatua lokalak uztera kondenatzen dut, ohartaraziz legezko epean uzten ez baditu, bota egingo dutela.

2.– Prozedura honetan sortutako kostuak alderdi demandatuak ordaindu beharko ditu.

Guillermo Jose Puertas Salinas jaun demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera bost egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako Idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Bilbao (Bizkaia), 2007ko maiatzaren 23a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala