Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2007ko uztailaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Euskal Herriko Unibertsitatea
3909

EBAZPENA, 2007ko ekainaren 8koa, Euskal Herriko Unibertsitatearena, 2007ko apirilaren 30eko erabakiko akatsak zuzentzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionario doktoreen plazak betetzeko lehiaketarako deia egin zen azken erabakiaren bidez.

Euskal Herriko Unibertsitatearen 2007ko apirilaren 30eko erabakiaren bidez deia egin zen unibertsitateko irakasleen kidegoetako plazak betetzeko lehiaketarako. Erabaki hori 2007ko ekainaren 7an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (109. zenbakian), baina zuzendu beharreko akatsak ikusi dira.

I. eranskineko bigarren paragrafoan, 13409 orrian, gaztelaniazko zutabean, honako hau dio 3 zenbakia eta TUC8/1-D00113-6 kodea dituen plazan: "Actividades docentes e investigadoras a realizar: Euskera Técnico I y II. Euskera Técnico Avanzado". Baina hau esan behar du: "Lengua II. Normas y Uso de la Lengua Vasca". I. eranskineko bigarren paragrafoan, euskarazko zutabean, honako hau dio: "egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: Euskara Teknikoa I eta II. Euskara Tekniko Aurreratua". Baina hau esan behar du: "Hizkuntza II: Euskararen Arauak eta Erabilera".

13410 orrian, gaztelaniazko zutabean, honako hau dio: COMISIÓN CALIFICADORA DEL CONCURSO DE ACCESO. CUERPO: CATEDRÁTICO DE UNIVERSIDAD. Baina hau esan behar du: CUERPO: PROFESORES TITULARES DE UNIVERSIDAD Euskarazko zutabean honako hau dio: UNIBERTSITATEAN SARTZEKO LEHIAKETAKO KALIFIKAZIO BATZORDEA KIDEGOA: UNIBERTSITATEKO KATEDRADUNA. Baina hau esan behar du: KIDEGOA: UNIBERTSITATEKO IRAKASLE TITULARRA.

Hamabost egun balioduneko beste epe bat egongo da eskaerak aurkezteko, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasita.

Leioa, 2007ko ekainaren 8a.

Errektorea.

Eginkizunak eskuordetuta (2006-07-20ko Ebazpena; 2006-08-21eko EHAA eta 2006-08-15eko BOE),

Irakasleen errektoreordea.

JUAN JOSE UNZILLA GALAN.


Azterketa dokumentala