Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2007ko uztailaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Bizkaiko Foru Aldundia
3908

IRAGARKIA, Administrazio Bereziko eskalan karrerako funtzionario egiteko aukera-saioen deialdiari buruzkoa.

Karrerako funtzionario-plaza hauek betetzeko aukera-saioen deialdia iragartzen da.

Administrazio Bereziko eskalan, lehiaketa-oposizio bidez:

a) Teknikarien azpieskala; Mota: goi-mailako teknikariak; Espezialitatea:

– Psikologoak: zazpi (7) plaza.

– Bide, Kanal eta Portuetako ingeniariak: sei (6) plaza.

b) Teknikarien azpieskala; Mota: erdi-mailako teknikariak; Espezialitatea:

– Herri Lanetako ingeniari teknikoak: bost (5) plaza.

Oposizio sistemaren bidez:

a) Teknikarien azpieskala; Mota: goi-mailako teknikariak; Espezialitatea:

– Lan Arriskuen Prebentziorako psikologoak: plaza bat (1).

b) Teknikarien azpieskala; Mota: erdi-mailako teknikariak; Espezialitatea:

– Topografiako ingeniari teknikoak: bi (2) plaza.

c) Zerbitzu Berezien azpieskala; Mota: zerbitzu bereziak; Espezialitatea:

– Kirol-koordinatzaileak: plaza bat (1).

Deialdiaren laburpena "Estatuko Aldizkari Ofizialean-Madrilgo Gazetan" argitaratzen den egunaren biharamunaz geroko hogei (20) egun naturalekoa izango da eskaera-orriak aurkezteko epea.

Deialdiko datu guztiak 2007ko ekainaren 22ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 123. zenbakian, argitaratu dira. Interneteko helbidea: www.bizkaia.net.

Orriak eskuratu eta aurkeztuko dira Bizkaiko Foru Aldundiko Erregistro Zentralean, Bilbon Kale Nagusiko 25. zenbakiko beheko solairuan, eta Bizkaiko Foru Aldundiko foru sailetako erregistro orokorretan, Bilbon, 08:30etik 13:30era arte, hurrengo helbideetan:

Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Saila, Orueta apezpikuaren kalea 6, beheko solairua. 48009 PK, Bilbao.

Ogasuna eta Finantzak Saila, Basurtuko Kaputxinoen kalea 2, 1. solairua (Jendearekiko Arreta, B atea). 48013 PK, Bilbao.

Hirigintza eta Udal Harremanak Saila, Recalde zumarkalea 18, 5. solairua. 48009 PK, Bilbao.

Igurumena Saila, Recalde zumarkalea 30, 3. solairua. 48009 PK, Bilbao.

Lan eta Trebakuntza Saila, Orueta apezpikuaren kalea 6, beheko solairua. 48009 PK, Bilbao.

Herri Lanak eta Garraioak Saila, Ibañez de Bilbao kalea 20, beheko solairua. 48009 PK, Bilbao.

Gizarte Ekintza Saila, Nicolas Alcorta kalea 4, beheko solairua. 48003 PK, Bilbao.

Kultura Saila, Recalde zumarkalea 30, 2. solairua. 48009 PK, Bilbao.

Nekazaritza Saila, Madariaga etorbidea 1, 5. solairua ezk. 48014 PK, Bilbao.

Deialdiko lehen ariketa gainditzen duten pertsonek, aipatutako kategoriako lan-burtsa osatuko dute.

Bilbao, 2007ko ekainaren 22a.

Herri Administrazioko foru diputatua,

IÑAKI HIDALGO GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala