Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2007ko maiatzaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
2943

IRAGARKIA, Basauriko Uribarri BHIn barruko gunea berritzeko obra-kontratuaren lizitazioa jakinarazten duena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Baliabide Material, Informatika eta Antolamendu Zuzendaritza. Eskola Eraikuntzen Unitatea.

c) Espediente zenbakia: CO/50/07.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Basauriko Uribarri BHIn barruko gunea berritzea.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Basauri.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 5 hilabete, zuinketaren egiaztapen-akta sinatzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatuta.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: arruntak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: enkantea.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztirako zenbatekoa: 570.908,15 euro.

5.– Fidantzak.

Behin-behinekoa: ez da behar.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako Baliabideen Lurraldeburutza -Eraikuntzak-.

b) Helbidea: Kale Nagusia 85.

c) Herria eta posta kodea: 48011 Bilbao.

d) Telefonoa: 94 403 11 18.

e) Faxa: 94 403 10 75.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2007ko ekainaren 18a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: C Taldea, 2 Azpitaldea, e Kategoria.

b) Bestelako betebeharrak: berariazko klausula administratiboen pleguaren karatulako 18. puntuan adierazitakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2007ko ekainaren 18a, 10:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: "A" eta "B" gutun-azalak, klausula administratiboen pleguan adierazitako agiriekin.

c) Aurkezteko lekua.

1) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Erregistro Orokorra.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz -Lakua II, 3. solairua-.

3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: 20 egun, eskaintzak irekitzen diren egunaren biharamunetik aurrera kontatu beharrekoak.

e) Aldaerak: ez dira onartuko.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Lakua 2, hirugarren solairua -bilera aretoa-.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2007ko ekainaren 28a.

e) Ordua: 10:00.

10.– Bestelako argibideak: ez.

11.– Iragarpen gastuak: esleipedunaren kontura izango dira.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez da beharrezkoa.

13.– Deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web orria: www.ej-gv.net.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko apirilaren 30a.

Baliabide Material, Informatika

eta Antolamendu zuzendaria,

MIKEL CABELLO PÉREZ.


Azterketa dokumentala