Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2007ko maiatzaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
2940

LEHIAKETA. Iragarkia, "globalizazioaren testuinguruan Euskadi kokatzeko Lurralde Berrikuntzarako Aholkularitzako Kabinetearen analisi-programak eta lurralde-estrategiak garatzen laguntzeko idazkaritza teknikoa" xede duen aholkularitza eta laguntzako administrazio-kontratua esleitzeko dena (KBN C02/019/2007 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Lehendakaritzako Idazkaritza Nagusia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C02/019/2007.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: globalizazioaren testuinguruan Euskadi kokatzeko Lurralde Berrikuntzarako Aholkularitzako Kabinetearen analisi-programak eta lurralde-estrategiak garatzen laguntzeko idazkaritza teknikoa.

b) Loteak: ez dago loterik.

c) Gauzatzeko lekua: burutu beharreko lanak Euskal Autonomia Erkidegoan izango dira normalki. Hala ere, gehienez zazpi topaketa Europan (lau) eta Ameriketan (hiru) egitea aurreikusten da.

d) Gauzatzeko epea: 17 hilabete, kontratua izenpetzen den egunaren biharamunetik aurrera. Dena dela, burutzapena ez da inolaz ere 2007ko abuztuaren 1a baino lehenago hasiko.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: milioi bat zazpiehun eta hirurogeita hiru mila zazpiehun eta hogeita hamasei euro (1.763.736).

5.– Behin-behineko fidantza: hogeita hamabost mila berrehun eta hirurogeita hamalau euro eta hirurogeita hamabi zentimo (35.274,72 euro).

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, Donostia kalea 1, beheko solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 89 31.

e) Faxa: 945 01 90 18.

f) Agiriak eta argibideak lortzeko azken eguna: 2007ko ekainaren 21a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: (taldea, azpitaldeak eta kategoria).

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala:

– Ekonomia-kaudimena: finantza erakunde baten txostena aurkeztu beharko da, kontratu honen xederako soilik emango duena (kontratua espresuki aipatu behar du). Bertan, enpresa lizitatzaileak kontratua burutzeko behar adina ekonomia- eta finantza-kaudimen baduela adieraziko da.

– Gaitasun teknikoa: kontratuaren xedea gauzatzeko lanetan erabiliko diren giza baliabideak, baliabide teknikoak eta unitate teknikoak adieraziko dira, eta oinarri teknikoen orrian eskatzen diren gutxienekoen berberak edo handiagokoak izan beharko dute.

Honi dagokionez, kontratua burutuko duten langileen curriculum vitaeak eta behar bezala konpultsatutako tituluak aurkeztuko dira; horretarako ondokoak egiaztatuko dira: kontratuaren koordinatzailea, lizentziaduna izango da eta kongresu eta gisakoak antolatzen egiaztatutako esperientzia izango du; komunikazioko teknikari arduraduna, informazio-zientzietako lizentziaduna izango da; antolaketako teknikari arduraduna, kongresu eta gisakoak antolatzen egiaztatutako esperientzia izango du eta goi-mailako lizentziaduna izango da; mugaz gaindiko harremanetako teknikaria, goi-mailako lizentziaduna izango da eta sozietateak sortzen duen esperientzia egiaztatuko du; lurralde-analisien eta lurralde berrikuntzako teknikariak, goi-mailako lizentziadunak izango dira eta hirigintzako lurralde-antolamenduan duten esperientzia egiaztatuko dute bi arlo hauei dagokienean.

Gainera, enpresa lizitatzaileak mota honetako kontratuetan duen esperientzia egiaztatuko du. Hartarako, azken hiru urteetako lan nagusienen zerrenda aurkeztuko du, bertan zehaztuta zenbatekoak, datak eta hartzaileak (publikoak zein pribatuak); aipatutakoak justifikatzeko, 3 ziurtagiri aurkeztuko ditu. azken hiru urteetan burututako lan horien zenbateko osoa kontratu honen aurrekontua baino txikiagoa edo bera izan beharko da.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2007ko ekainaren 22a, 10:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguan zehaztutakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

2) Helbidea: Donostia kalea 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, beheko solairua).

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete, proposamenak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: ez da aldaera edo bestelako aukerarik onartuko.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua:

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Donostia kalea 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, beheko solairua).

c) Herria: Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: 2007ko uztailaren 3a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2007ko apirilaren 30a.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.contratacion.info.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko maiatzaren 2a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala