Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2007ko maiatzaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
2934

AGINDUA, 2007ko apirilaren 20koa, Osasun sailburuarena, Guillermo Viñega García jauna ondoren zehazten den kargutik kentzea xedatzen duena. Kargua: Osasun Sailaren Arabako Aseguramendu eta Kontrataziorako Zuzendariordetzako aseguramendu eta kontratazio zuzendariordea (2483 kodekoa, 1 dotaziokoa, 29 mailakoa).

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 50.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta lege horren 10.1.c artikuluari jarraituz ematen zaizkidan aginpideez baliatuz, hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Osasun Sailaren Arabako Aseguramendu eta Kontrataziorako Zuzendariordetzako aseguramendu eta kontratazio zuzendariordea, Guillermo Viñegra García jauna (2483 kodekoa, 1 dotaziokoa, 29 mailakoa) kargutik kentzea, Administrazioan beste lanpostu batera joateagatik.

Bigarrena.– Kargutik kentze honek 2007ko apirilaren 13tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Administrazio-bideari amaiera ematen dion Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke eman duen organoaren aurrean, hilabeteko epean, jakinarazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Administraziorekiko auzi-errekurtsoa ere aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiaren aurrean, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, bi hilabeteko apean.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko apirilaren 20a.

Osasun sailburua,

GABRIEL M.ª INCLÁN IRIBAR.


Azterketa dokumentala