Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2007ko otsailaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Arabako Foru Aldundia
891

IRAGARKIA, A-2126 eta A-3126 errepideak, Oyón-Oionetik igarotzen diren zatian, egokitzeko eraikitze proiektuak eragindako ondasun eta eskubideen zerrendari hasierako onarpena emateari buruzkoa.

Abenduaren 28ko Diputatuen Kontseiluaren 1204/2006 Erabakiaren bidez, A-2126 eta A-3126 errepideak, Oyón-Oionetik igarotzen diren zatian, egokitzeko eraikitze proiektuak eragindako ondasun eta eskubideen zerrendari hasierako onarpena eman zaio.

Hori dela eta, indarrean dagoen Nahitaezko Desjabetzapenaren Legearen 17. eta 18. artikuluetan eta lege hori garatzen duen arautegiaren 17. artikuluan ezarritakoaren babespean, esandako zerrenda informazio publikoan jarriko da 15 laneguneko epean, iragarki hau argitaratu ondorengo egunetik kontatzen hasita.

Epe horren barruan, argitaratutako zerrendan izan litezkeen akatsak zuzentzeko datu egokiak idatziz aurkeztu ahal izango ditu edonork, edo okupatu beharraren aurka ere agertu ahal izango da, funtseko nahiz formako arrazoiengatik. Azken kasu honetan, adierazi beharko du zergatik jotzen duen egokiagotzat, lortu nahi den helbururako, azaldutako zerrendan jasotzen ez diren beste ondasun batzuk okupatzea edo beste eskubide batzuk eskuratzea.

Interesaturik dauden erakunde, entitate, korporazio nahiz partikularrek eskuragarri dituzte lursailen planoak eta eragindako titularren zerrenda Oyón-Oioneko Udaletxeko iragarki taulan, horiek aztertu eta, bidezko izanez gero, alegazioak egin ahal izateko. Alegazioak, ezarritako epearen barruan aurkeztu beharko dituzte, ale bikoitzez, Foru Aldundi honetako Erregistro Orokorrean, bulego orduetan, Herrilan eta Garraio Sailaren Lege eta Administrazio Zerbitzuari zuzenduta (Probintzia Plaza, 5-1. solairua, Vitoria-Gasteiz.)

Vitoria-Gasteiz, 2007ko urtarrilaren 23a.

Herrilan eta Garraio zuzendaria,

PEDRO JOSÉ GARCÍA FERNÁNDEZ.

A-2126 eta A-3126 errepideak, Oyón-Oionetik igarotzen diren zatian, egokitzeko eraikitze proiektua.

Proyecto de construcción de acondicionamiento de las travesías de las carreteras A-2126 y A-3126 a su paso por la localidad de Oyón-Oion (Álava).

Finkaren zk. Titularraren izena eta helbidea Katastroko datuak Udala Aprobetxamendua Eragindako azalera m2

Poligonoa Lursaila Behin betikoa Behin-behinekoa Zortasuna

N.º finca Nombre y domicilio del propietario Datos catastrales Ayuntamiento Aprovechamiento Superficie afectada m2

Polígono Parcela Definitiva Temporal Servidumbre paso

1/000 Ansotegui Ruiz, Aurelio 1 320 Oyón-Oion Etxebizitza/Vivienda 164,73

2/000 Andollu Samaniego, Juan José 1 321 Oyón-Oion Etxebizitza/Vivienda 111,27

3/000 Zabala Azkarate, Alfredo

Zabala Fernández, Julen

Echebarria Díaz, Milagros

Cabudo Sarabia, Urbano 2 330 Oyón-Oion Etxebizitza/ Vivienda 112,83

4/000 Zabala Azkarate, M. Rosario

Fernández Ortiz de Murga, M. Nieves 2 331 Oyón-Oion Etxebizitza/Vivienda 318,2

5/000 Zabala Azkarate, Alfredo

Zabala Azkarate, M. Rosario 2 332 Oyón-Oion Etxebizitza/ Vivienda 137,18


Azterketa dokumentala