Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2007ko otsailaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Euskal Herriko Unibertsitatea
879

LEHIAKETA PUBLIKOA, Leioako Campuseko kirol eremuko pilotalekuak birgaitzeko obrak esleitzeko (3/07 L.P.).

1.– Kontratua eskaintzen duena.

a) Erakundea: Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea. Leioako Unibertsitate-campusa E; 48940 Leioa (Bizkaia). Telefono zenbakia: 94 601 20 01, fax zenbakia: 94 601 33 30.

b) Espedientea bideratuko duen atala: Kontratazio eta Erosketen Zerbitzua.

2.– Kontratuaren helburua.

a) Deskribapena: goiburuan adierazitakoa.

b) Unitate-kopurua: ikusi proiektua.

c) Loteak eta kopurua: ez dago halakorik.

d) Egiteko lekua: Leioako Campusa.

e) Emateko epea: obra guztirako 3 hilabetekoa.

3.– Tramitazioa, prozedura eta modua.

a) Tramitazioa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Modua: lehiaketa.

4.– Lehiaketarako oinarrizko aurrekontua: 346.064,60 euro, % 16 BEZ barne.

5.– Behin-behineko bermea: 6.921,29 euro.

6.– Dokumentuak eta argibideak.

a) Helbidea: ikusi 1.a) eta 1.b). UPV/EHUko Arkitektura eta Obren Zerbitzua (Leioako campusa) eta Cianoplan Rekakoetxe kalea, 8 (Bilbao).

b) Noiz arte eskuratu ahal diren: 2007ko martxoaren 16ra arte.

7.– Lehiatzaileek bete beharreko baldintzak.

Kontratatzaile nagusiari exigi dakiokena edo berari ezean azpikontratatutako enpresari:

K taldea, 4 azpitaldea eta b kategoria.

I taldea, 1 azpitaldea eta b kategoria.

8.– Eskaintzak aurkezteko.

a) Azken eguna: 2007ko martxoaren 16ra arte.

b) Dokumentazioa: ikusi baldintzen orria.

c) Aurkezteko lekua: UPV/EHUko Erregistro Orokorra (Errektoretza, Leioako Campusa, Sarriena auzoa, z/g - 48940), Gipuzkoako Campuseko Erregistroa (Ignacio M.ª Barriola eraikina, Elhuyar plaza, 20018 – Donostia-San Sebastián) eta Arabako Campuseko Errektoreordetza (Izardui komandantea, 2 – Vitoria-Gasteiz). Hauxe da ordutegia: astelehenetik ostegunera, 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 16:30era; ostiraletan, 09:00etatik 13:00etara.

d) Eskaintza mantentzeko derrigorrezko epea: ikusi administrazio-baldintza partikularren plegua.

e) Aldakiak: ez dago halakorik.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea eta lekua: ikusi 1.a).

b) Eguna: 2007ko martxoaren 21ean.

c) Ordua: 09:00etan.

10.– Iragarkiaren gastuak: esleipendunen kontura.

11.– Interneteko helbidea: http:/www.ehu.es/contratacion_compras/.

Leioa, 2007ko urtarrilaren 8a.

Sinatuta, 2006ko uztailaren 20ko ebazpenaren babesean.

Gerentea,

XABIER AIZPURUA TELLERIA.


Azterketa dokumentala