Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2007ko otsailaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasun Saila
860

EBAZPENA, 2007ko urtarrilaren 30ekoa, Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendariarena, Txagorritxuko ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko dena.

Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendariaren 2006ko azaroaren 28ko Ebazpenaren bidez (urtarrilaren 18ko EHAA, 13. zenbakia), osaera-egiaztapena berritzeko baimena eman zitzaion Txagorritxuko Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoari.

Batzorde horretako kide bat izendatzeko proposamena dela-eta Ospitaleak igorritako jakinarazpena jaso denez gero, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Komite Etikoen kreditazioari buruz Osasun sailburuak 1994ko irailaren 28an emandako Aginduak (urriaren 24ko EHAA, 202. zenbakia) 3. eta 7. artikuluetan xedatzen duenarekin bat etorriz, hau,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Txagorritxu Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Etika Batzordeko kide izendatzea Javier Martínez Gorostiaga jauna, Farmazian lizentziatua.

Bigarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera izango du eragina.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasun sailburuordeari edo Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena ofizialki argitaratzen denetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko urtarrilaren 30a.

Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendaria,

M.ª LUISA ARTEAGOITIA GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala