Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2007ko otsailaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Herrizaingo Saila
858

EBAZPENA, 2007ko urtarrilaren 15ekoa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan bideratutako 1336/06-2 prozedura arruntari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesa izan lezaketenak deitzen dituena. Administrazioarekiko auzi-errekurtso horrek 2006ko ekainaren 29ko Ebazpenaren aurka jarritako aukerako berraztertzeko errekurtsoaren presuntziozko ezespenaren aurka egiten du praktiketako funtzionario bat Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategorian sartzeko hautaketa prozesutik kanporatzeagatik. Hain zuzen ere, prozesu hori Euskal herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren 2004ko irailaren 15eko Ebazpenaren bidez deitu zen (irailaren 27ko EHAA, 185. zk.).

Goian adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztuta (1336/06-2 prozedura arrunta) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak jatorrizko espediente administratiboa bidaltzeko eskatuta, eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, ondorengo hau jakinarazten dut: aipatu prozeduran interesa izan dezaketenak beren interes legitimoen defentsan azal daitezela, egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Arkaute, 2007ko urtarrilaren 15a.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,

GUADALUPE CAMINO GARCÍA.


Azterketa dokumentala