Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2007ko urtarrilaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
538

JAKINARAZPENA, jasotako osasun zerbitzuengatik zor diren tasak kitatzeko dena.

Jakinarazpen hori ezin egin izan da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 artikuluan zehaztutako eran; beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Ariel eta Prezio Publikoei buruzko Legeetan (maiatzaren 31ko 3/1990 Legean eta maiatzaren 29ko 13/1998 Legean) ezarritakoarekin bat etorriz, espediente bakoitzerako indarrean daudenak, zera jakinarazten zaie ondorengo zerrendan agertzen diren zergadunei, jasotako osasun zerbitzuengatik Lurralde Zuzendaritza honi zor dizkioten tasak kitatu egin behar dituztela.

Horretarako, aipatutako zerrenda horretan bakoitzari dagokion diru zenbatekoa ingresatu beharko dute, modu hauetatik edozein erabilita:

a) Zenbatekoa esku-dirutan entregatuz Bizkaiko Osasun Lurralde Zuzendaritzan, Bilboko Maria Diaz de Haro kaleko 58an.

b) Diru zenbatekoa Osasun Saileko Lurralde Zuzendariak Bilbao Bizkaiko Kutxan duen 2095.0631.51.3239068030 kontuan ingresatuz edo transferentzia egitea.

c) 13/1998 Legearen 21. artikuluan zehazten den gainontzeko edozein eratan.

Borondatez ordaintzeko epea:

1.– Jakinarazpen hau hilaren bata eta hamabostaren artean argitaratzen bada, borondatezko ordainketa egiteko epea hurrengo hilabeteko 5era arte edo bostaren ondorengo lehenengo egun baliodunera arte izango da.

2.– Jakinarazpen hau hilaren 16a eta azken egunaren artean argitaratzen bada, borondatezko ordainketa egiteko epea hurrengo hilabeteko 20ra arte edo hogeiaren ondorengo lehenengo egun baliodunera arte izango da.

Premiamenduagatiko gainordaina:

Borondatez ordaintzeko epea bukatuta, premiamenduzko jardunbideari emango zaio hasiera zorrak kobratzeko; kasu horretan gainordaina % 20koa izango da.

Errekurtsoak:

Jakinarazten zaion kitapenarekin ados egon ezean, doakionak berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko dio kitapena egin zuen organoari. Jakinarazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta hamabost egun baliodunekoa izango da horretarako epea.

Berraztertzeko errekurtsoari emandako ebazpenaren aurka edo hori aurkeztu ez bazen kitapenaren beraren aurka administrazioarekiko diru-erreklamazioa aurkeztu ahalko zaio Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegiari. Erreklamazio horri buruzko ebazpenak administrazio bidea amaitzen du, eta berau aurkezteko epea jakinarazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta hamabost egun baliodunekoa izango da.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2006ko abenduaren 19a.

Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko zuzendaria,

BEGOÑA OTALORA ARIÑO.


Azterketa dokumentala