Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2007ko urtarrilaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
532

IRAGARKIA, "Euskal Autonomia Erkidegoko airearen kalitatea neurtzeko sare automatikorako lau ekipo-lotez hornitu eta beroiek jarri eta mantentzeko" hornidura-kontratu administratiboa esleitu dela argitara ematen duena (001S/2006 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 001S/2006.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: hornidurak.

b) Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoko airearen kalitatea neurtzeko eta zaintzeko sare automatikoa lau ekipo-lotez hornitu eta beroiek jarri eta mantentzea.

c) Loteak:

1: suspentsioan dauden partikulen aztergailu bat, PM-10 eta PM 2.5 burua duena.

2: hiru (3) BTX aztergailu.

3: bolumen handiko erakargailu bat (1), iragazki-aldagailu automatikoa duena.

4: airearen kalitatea zaindu eta kontrolatzeko laborategi mugikor bat (1).

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna edo aldizkari ofiziala: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 2006ko uztailaren 26koa, 141. zk., eta Estatuko Aldizkari Ofiziala, 2006ko uztailaren 12koa, 165. zk.; Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera 2006ko uztailaren 4an bidali zen.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: berrehun eta hirurogeita hamazazpi mila eta bostehun (277.500) euro, 4 lotetan banatuta.

1: hogeita bost mila eta bostehun (25.500) euro.

2: ehun eta zortzi mila (108.000) euro.

3: hogeita hamar mila (30.000) euro.

4: ehun eta hamalau mila (114.000) euro.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2006ko azaroaren 15a.

1. LOTEA:

b) Kontratista: Mondragón Sistemas de Información S. Coop.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: hogeita hiru mila eta bederatziehun (23.900) euro.

2. LOTEA:

b) Kontratista: ez da esleitu.

c) Nazionalitatea:

d) Esleipenaren zenbatekoa:

3. LOTEA:

b) Kontratista: Sistemas Instalaciones Redes SA.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: hogeita bederatzi mila ehun eta berrogeita bi euro eta hirurogeita zortzi zentimo (29.142,68).

4. LOTEA:

b) Kontratista: Anatrac A&I SA.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: ehun eta hamahiru mila seiehun eta laurogei (113.680) euro.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko azaroaren 16a.

Zerbitzu zuzendaria,

IZASKUN IRIARTE IRURETA.


Azterketa dokumentala