Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2007ko urtarrilaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
527

IRAGARKIA, "Justizia.Bat" informazio-sistema Justizia Administrazioko Bulego Judizialeko antolamendu-berrikuntzara egokitzeko eta bilakatzeko beharrezko zerbitzu teknikoak lortzea helburu duen kontratua esleitu dela argitaratzen duena (A-056/DJT-2006 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza. Saileko Kontratazio-mahaia.

c) Espedientearen zenbakia: A-056/DJT-2006.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu mota: zerbitzuak.

b) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna edo aldizkari ofiziala: 2006ko irailaren 7ko EHAA, 171. zenbakia; 2006ko abuztuaren 17ko BOE, 196. zenbakia; 2006ko abuztuaren 2an bidali zen Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira gehienez: bi milioi eta berrehun mila (2.200.000,00) euro, BEZa barne.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2006ko azaroaren 27a.

b) Kontratista: Azertia Tecnologías de la Información, S.A.U. - Ibermática, S.A., aldi baterako enpresa-elkartea.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: bi milioi ehun eta hirurogeita hemezortzi mila (2.178.000,00) euro.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko abenduaren 18a.

Zerbitzu zuzendaria,

TERESA AMEZKETA ALEGRÍA.


Azterketa dokumentala