Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2007ko urtarrilaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 14 Zenbakiko Epaitegia
521

EDIKTUA, heriotza-deklarazioari buruzko 1334/06 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Aner Uriarte Codonek, Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 14 zenbakiko Epaitegiko magistratu-epaile naizen aldetik, honako hau

JAKINARAZTEN DUT:

1918ko ekinaren 27an jaioa, Orozkokoa eta Abdon-en eta Mari Cruz-en semean den Abdon Crescencio Lopez de Gereño Zorrozuaren heriotza-deklarazioari buruzko espedientea, 1334/06 zenbakiarekin, abian da epaitegi honetan, hain justu ere Benita Lopez de Gereño Zorrozuak eta Roman Lopez de Gereño Zorrozuak eskatuta. Abdon Crescencio Lopez de Gereño Zorrozuak alde egin zuen bere azken bizilekutik, hau da, Orozkoko (Bizkaia) Aranguren auzunetik eta gerra zibila hasi zenetik ez da bere berri izan; bere gaur egungo egonlekua ezezaguna da. Haren berri duenik egonez gero epaitegiari jakinarazi eta entzunaldia izan dezan argitaratzen da hau.

Bilbao (Bizkaia), 2006ko abenduaren 19a.

EPAILE MAGISTRATUA.


Azterketa dokumentala