18. zk., 2007ko urtarrilaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
520
EBAZPENA, 2006ko abenduaren 5ekoa, Hezkuntza sailburuordea, haur-eskola pribatuentzako 2005-2006 ikasturterako diru-laguntzak ematen eta ukatzen zituen 2005eko abenduaren 30eko Ebazpena aldatzen duena.
Hezkuntza sailburuordearen 2005eko abenduaren 30eko Ebazpenaren bidez (2006ko otsailaren 2ko EHAA), haur-eskola pribatuentzako diru-laguntzak eman eta ukatu ziren.
Lazkaoko CPEIPS San Benito Ikastola HLBHIP ikastetxearen kasuan kalkulu-akats bat egin denez, ebazpena aldatu egin behar da.
Horregatik, hau
XEDATU DUT:
Artikulu bakarra.– Hezkuntza sailburuordearen 2005eko abenduaren 30eko Ebazpenaren I. eranskinean CPEIPS San Benito Ikastola HLBHIP ikastetxeari eman zitzaion diru-kopurua aldatzea; hain zuzen ere, 189.048,89 euro emango zaizkio.
Vitoria-Gasteiz, 2006ko abenduaren 5a.
Hezkuntza sailburuordea,
PEDRO OCHOA BERNALES.