Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2007ko urtarrilaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
519

EBAZPENA, 2006ko abenduaren 19koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, Garapen Lankidetzarako zuzendariaren 2006ko martxoaren 20ko Ebazpenaren bidez onartutako luzapenaren zati bati egindako ukoa onartzen duena. Ebazpen horren bidez, maiatzaren 27ko 120/1997 Dekretuaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko, 2005eko ekitaldian Unesco Etxea erakundeari emandako diru-laguntzaren luzapena onartu zen.

Eider de Gana Romerori emandako luzapenaren zati bati uko egiteko eskabidea bidali zitzaion 2006ko abenduaren 13an Garapen Lankidetzarako Zuzendaritza honi (espediente-zenbakia: NBE-2005BA/0016).

Lankide boluntarioak lantoki batean lanean hastea erabaki du eta horregatik egin dio uko luzapenari.

Hasierako diru-laguntza 27.000 eurokoa izan zen, eta hortik lehenengo hiru ordainketak egin dira. Ordainketa bakoitza 6.750 eurokoa izan denez, guztira 20.250 euro ordaindu dira. Lankide boluntarioa 422 egunez baliatu da bekaz. Hortaz, kenketa proportzionala eginez, 15.608,21 eurokoa da diru-laguntzaren oraingo zenbatekoa. Horiek horrela, 4.641,79 euro itzuli behar dira eta ez da laugarren ordainketa egin behar.

Azaldutako guztiagatik, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak entitate onuradunak eskatutako aldaketak onartzearen aldeko txostena egin du. Beraz, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Unesco Etxea kultur erakundeak Eider de Gana Romeroren proiektuan aurkeztutako ukoa onartzea. Proiektua Garapenean Lankide izateko eta Laguntzeko Fondoaren 2005. urteko deialdian aurkeztu zen. Ukoak, beraz, hirugarren ordainketan ordaindu bai baina justifikatu gabe gelditu diren 4.641,79 euroak itzuli beharra dakar eta laugarren ordainketa, 6.750 eurokoa, ez egitea.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke. Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta hilabetekoa izango da horretarako epea.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko abenduaren 19a.

Garapen Lankidetzarako zuzendaria,

IGOR IRIGOYEN FUENTES.


Azterketa dokumentala