Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2007ko urtarrilaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
67

LEHIAKETA. Iragarkia, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren itzulpenak eta zuzenketak -euskaratik gaztelaniara eta gaztelaniatik euskarara- egitea helburu duen zerbitzu kontratua esleitzeko dena (3A/07).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Zerbitzua (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

c) Espedientearen zenbakia: (3A/07).

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren itzulpenak eta zuzenketak -euskaratik gaztelaniara eta gaztelaniatik euskarara- egitea.

b) Entregatu beharreko unitate-kopurua.

c) Loteak: ez.

d) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

e) Gauzatzeko epea (hilabeteak) edo entregatzeko azken eguna: 2007ko abenduaren 31ra arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: gehienezko aurrekontua hirurogeita hamabost mila (75.000,00) eurokoa da.

5.– Bermeak.

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa: kontratu-esleipenaren zenbatekoaren % 4.

6.– Agiriak eta argibideak:

a) Entitatea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, B solairuartea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 64 13.

e) Faxa: 945 01 64 07.

f) Agiriak eta argibideak lortzeko azken eguna: 2007ko urtarrilaren 19a.

g) Kontratuari buruzko argibide guztiak biltzen dituen web orria: www.euskadi.net.

7.– Kontratistaren betebeharrak:

a) Sailkapena: ez da beharrezkoa.

b) Bestelako betebeharrak: Administrazio klausula zehatzen pleguko karatularen 20. puntuan adierazitakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2007ko urtarrilaren 22ko 13:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: A eta B gutunazalak aurkeztu beharko dira, administrazio-klausula zehatzen adierazitakoa barruan daramatela.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Erregistro Orokorra. Zerbitzu Zuzendaritza (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, B solairuartea.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Teléfonoa: 945 01 64 13.

Faxa: 945 01 64 07.

d) Lizitatzaileak nahitaez zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): 3 hilabete.

e) Aldaerak (lehiaketa): ez da aldaerarik onartuko.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Zerbitzua (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

b) Helbidea: Donostia kalea 1, beheko solairua, 4. aretoa.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: 2007ko urtarrilaren 25a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak: espediente honetan kontratazio elektronikorako prozedura erabiltzeko baimena eman da www.contratacion.info edo www.euskadi.net helbidearen bidez.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.contratacion.info.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko abenduaren 13a.

Zerbitzu zuzendaria,

MIKEL ARANA ETXEZARRETA.


Azterketa dokumentala