Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2007ko urtarrilaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
61

EBAZPENA, 2006ko abenduaren 14koa, Inmigrazio zuzendariarena, etorkinen gizarteratze eta harrerarako programak eta jarduerak garatzeko Toki Erakundeei zuzendutako laguntzen ebazpen-proposamena egiten duen kide anitzeko organoaren partaideak izendatzen dituena.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2006ko azaroaren 3ko Aginduak arautzen ditu etorkinen gizarteratze eta harrerarako programak eta jarduerak garatzeko Toki Erakundeei zuzendutako laguntzak.

2006ko azaroaren 3ko Aginduaren 9. artikuluak dioenez, aurkeztutako eskariak aztertu eta ebaluatzeko balorazio-batzorde bat eratuko da, Inmigrazio zuzendariak izendatuko duena. Balorazio batzordeak egingo du esleipen-proposamena.

Aurrekoarekin bat etorriz, hau

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Beheragoko atalean agertzen diren pertsonak izendatzea, etorkinen gizarteratze eta harrerarako programak eta jarduerak garatzeko Toki Erakundeei zuzendutako laguntzen ebazpen-proposamena egiten duen kide anitzeko organoaren partaideak izateko. Laguntza horiek 2006ko azaroaren 3ko Aginduan araututa daude (2006ko azaroaren 20ko EHAA, 221. zenbakia).

Mahaikideak:

Patricia Ruiz Cascajar, Inmigrazio Zuzendaritzako teknikaria.

Isabel Rejado Vigalondo, Inmigrazio Zuzendaritzako teknikaria.

Amaia Herran Fernández, Inmigrazio Zuzendaritzako teknikaria, idazkari-lanak egingo dituena.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko abenduaren 14a.

Inmigrazio zuzendaria,

JOSE ROBERTO MARRO IBARRA.


Azterketa dokumentala