Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

212. zk., 2006ko azaroaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Herrizaingo Saila
5513

IRAGARKIA, Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas–jarduerak arautzeko azaroaren 10eko 4/1995 Legea haustearren irekitako zehapen–espedienteetan —beherago zehaztutakoetan— Joko eta Ikuskizun zuzendariak emandako ebazpenak jakinarazteko dena.

Espedientea egin zaienei ebazpen horien jakinarazpenak helarazi nahi izan zaizkien arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Hori guztia argitara ematen da interesdunek norbanako jakinarazpentzat har dezaten, eta ondokoa adierazten zaie:

1.– Interesdunak, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera 15 egun balioduneko epean, ikusgai izango du espedientea honako helbide honetan: Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza, Donostia kalea, 1, Vitoria–Gasteiz. Epe horretan, interesdunak bere buruaren alde komenigarritzat jotzen dituen alegazio, agiri eta informazio guztiak aurkeztu ahal izango ditu, eta, hala dagokionean, prozeduran erabili asmo dituen frogabideak ere proposatu ahal izango ditu.

2.– Zehapen–prozedura hasteko ebazpena dela–eta, epe horretan alegaziorik aurkezten ez bada, hasiera hori bera izango da ebazpen–proposamena eta, beraz, azkenean zehapen–ebazpena ematen bada ere, zehapen–ebazpenaren aurretik bete beharreko izapide guztiak bete direla ulertuko da.

Izen–abizenak	Esp.–zk.	Arau–haustearen data	 Irekitzeko data	Hautsitako art.

Apellidos y nombre	N.º exp.	Fecha infracción	 Fecha incoación	Art. infringido

Fandilla Marin, David	2006/61–TG	21–08–2006	 11–09–2006	33.k

Gambra Viega, Mikel	2006/38–D	13–05–2006	 05–09–2006	69.3.B

Vitoria–Gasteiz, 2006ko urriaren 11.

Joko eta Ikuskizun zuzendaria,

ALBERTO SANZ URÍEN.


Azterketa dokumentala