Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

212. zk., 2006ko azaroaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
5508

EBAZPENA, 2006ko irailaren 12koa, Inmigrazio zuzendariarena, "Kulturartekotasuna nire auzoan" lelopeko lehenengo bideo-lehiaketaren ebazpen-proposamena egingo duen epaimahaiko kideak izendatzen dituena. Lehiaketa 2006ko uztailaren 17ko Aginduan aurreikusita dago (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 2006ko irailaren 1ekoa).

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren 2006ko uztailaren 17ko Aginduan (irailaren 1eko EHAA), "Kulturartekotasuna nire auzoan" lelopeko lehenengo bideo-lehiaketarako deialdia egiten da. Agindu horren 9. oinarrian aurreikusita dago sariak epaimahai baten proposamenez banatuko direla. Epaimahaiak honako kide hauek izango ditu:

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren ordezkari bat.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren ordezkari bat.

EHIGE elkartearen ordezkari bat.

Komunikazio, zine edo antzerkiaren munduarekin lotura duen pertsona bat.

Inmigrazio Zuzendaritzako teknikari bat, epaimahaiko idazkari arituko dena.

Adierazitakoarekin bat, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– 2006ko uztailaren 17ko Aginduaren bederatzigarren oinarria betez, honako jaun-andre hauek izendatzea sarien ebazpen-proposamena egingo duen epaimahaiko kide:

Carmen Vicioso Etxevarria andrea – Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Gizarte Ongizateko zuzendaria.

Alberto Agirreazaldegi Gallastegi jauna – Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko teknikaria.

Imanol Zubizarreta jauna - EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteko lehendakaria.

Elena Taberna – zine-zuzendaria.

Amaia Herran Fernández andrea – Inmigrazio Zuzendaritzako teknikaria.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko irailaren 12a.

Inmigrazio zuzendaria,

JOSÉ ROBERTO MARRO IBARRA.


Azterketa dokumentala