Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

212. zk., 2006ko azaroaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
5504

AGINDUA, 2006ko urriaren 24koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko 2000ko enplegu publikorako eskaintzako hainbat hautaketa-prozesutako behin betiko hautatutakoen alde, karrerako funtzionario izendatzeko proposamen osagarria egiten duena, eta izangai horiei deialdian eskatutako agiriak aurkezteko epea ematen diena.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2000ko ekainaren 22ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean karrerako funtzionario izateko, 2000. urteko enplegu publikorako eskaintzako hautaketa-prozesuetako oinarriak onartu ziren.

Hautaketa-prozesu horietan, deialdiaren oinarriek ezartzen dutenez, karrerako funtzionario izendatzeko proposamena egin behar da behin betiko hautatuak izan direnen alde, eta egutegiko hogei eguneko epea eman behar zaie izangai horiei deialdian eskatutako agiriak aurkezteko. Hori dena, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren agindu bidez egin behar da.

Guzti hori kontuan hartuta,

XEDATU DUT:

Lehenengo artikulua.– Agindu honen I. eranskinean aipatzen diren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko 2000ko enplegu publikorako eskaintzako hainbat hautaketa-prozesutako behin betiko hautatutakoen alde, karrerako funtzionario izendatzeko proposamena egitea.

Bigarren artikulua.– Aurreko artikuluan aipatutako izangaiei, egutegiko hogei eguneko epea ematea, jarraian aipatuko diren agiriak Funtzio Publikoko zuzendaritzan —Eusko Jaurlaritzako Vitoria-Gasteizko egoitzan (Donostia-San Sebastián, 1, PK: 01010)— aurkezteko:

a) NANaren fotokopia konpultsatua.

b) Atzerriko izangaiek jakinarazpen bat jasoko dute administraziotik, eta hor adieraziko zaie zein agiri ekarri beharko duten derrigorrez, beren egoera kontuan hartuta.

c) Kidegoan sartzeko oinarri espezifikoetan eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua.

d) Zinpeko aitorpena edo agintza, honako edukiak dituena: ez dagoela eginkizun publikoak betetzeko gaitasungabetuta, ez dagoela inongo herri-administraziotako zerbitzutik diziplina-espediente bidez bereizita, eta ez dagoela herri-administrazioetan jarduten duten langileen bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean aurreikusitako ezgaitasun eta bateraezintasunen inolako legezko kausatan sartuta.

Espainiako herritartasuna ez duten izangaiek, bestalde, egiaztatu beharko dute ez dutela beren gain norberaren estatuko funtzio publikoan jardutea galarazten dien zigor diziplinariorik edo zigor penalik.

Aurreko lerroaldeetan aipatutako aitorpena, ebazpen honen II. eranskinean dagoen inprimakia betez egingo da.

e) Medikuaren ziurtagiria: ziurtagiri horretan interesatuak egiaztatu beharko du ez duela gaixotasun edo urritasun fisikorik dagozkion eginkizunak betetzea galaraziko dionik.

f) Lehiaketa-aldian adierazi diren merezimenduen jatorrizko agiriak edo horien fotokopia konpultsatua, lehen jatorrizko agiri edo fotokopia konpultsatuen bidez ez baziren egiaztatu. Euskararen ezaguera frogatzen duen agiria HAEEk emandako hizkuntza-eskakizuna ez denean bakarrik aurkeztu beharko da, hots, erakunde honen artxiboetan jasota ez dagoenean.

Hirugarren artikulua.– Aurreko artikuluari jarraituz aurkeztutako agiriek jatorrizkoak edo kopia konpultsatuak izan beharko dute. Fotokopiek, baliozkoak izateko, datu hauek izan beharko dituzte: data eta konpultsa egin duenaren izen-abizenak, NAN eta izenpe irakurgarria.

Laugarren artikulua.– Aurreko agiri guztiak aurkeztu ezina behar bezala arrazoitzen bada, izangaiak zuzenbidean onartzen den edozein frogabide erabili ahal izango du deialdiko baldintza guztiak betetzen dituela egiaztatzeko.

Bosgarren artikulua.– Adierazitako epearen barruan, ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiriak aurkezten ez dituztenak, edo agiriak aztertuta ikusten bada deialdiaren oinarri orokorren hirugarren atalean zehaztutako baldintzetako bat ez dutela betetzen, edo dagozkien eginkizunak betetzeko eskatzen den gaitasun fisiko nahiz psikikorik ez dutela, ezin izango dira izendatu. Kasu horietan, bertan behera geratuko dira aurretik egindako urrats guztiak, eta horretaz gain, litekeena da erantzukizunik izatea beren gain eskabidean faltsukeria egiteagatik.

Seigarren artikulua.– Agiriak aurkezteko epea amaituta, bai Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, bai Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko iragarki-oholetan, bai interneteko www.ivap.org eta www.ej-gv.es helbideetan, argitaratuko den Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren agindu bidez, karrerako funtzionario izateko izendapenak egingo dira, oinarrietan eta aurreko artikuluetan ezarritakoa bete duten izangai hautatuen alde.

Zazpigarren artikulua.– Agindu honen aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri baino lehenago, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari. Errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa izango da agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, hala ezartzen baitu Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 116. artikuluan eta ondokoetan. Errekurtso horri ez bazaio ebazpen adierazirik ematen, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

Halaber, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Herriko Auzitegi Nagusian. Errekurtsoa jartzeko epea bi hilekoa izango da agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko urriaren 24a.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

I. ERANSKINA / ANEXO I
KARRERAKO FUNTZIONARIO IZATEKO IZENDAPENAREN PROPOSAMENA

EGITEN ZAIEN IZANGAIEN ZERRENDA

RELACIÓN DE ASPIRANTES A FAVOR DE LOS CUALES SE REALIZA LA PROPUESTA

DE NOMBRAMIENTO COMO FUNCIONARIO DE CARRERA

KIDEGOA: 041 T.G.–M.K., ZUZENBIDEAN LIZENTZIATUA
CUERPO: S.F. LDO. DERECHO

		NAN/DNI				IZENA/NOMBRE	

		14586839		López Revuelta, Gonzalo	

KIDEGOA: 067 T.G.–M.K., ALBAITARITZAN LIZENTZIATUA
CUERPO: S.F. LDO. VETERINARIA

		NAN/DNI				IZENA/NOMBRE	

		51325112		Riber García, M. Antonia	

KIDEGOA: 070 T.G.–M.K. ARKITEKTOA
CUERPO: S.F. ARQUITECTO

		NAN/DNI				IZENA/NOMBRE	

		14943191		Domínguez Merru-Urrutia, José María	

KIDEGOA: 146 OSASUN PUBLIKOKO TEKNIKARIA
CUERPO: TÉCNICO DE SALUD PÚBLICA

		NAN/DNI				IZENA/NOMBRE	

		14942781		Fernández de Castro Aguirrezabal, M. Teresa	

KIDEGOA: 238 ADMINISTRARIEN KIDEGOA
CUERPO: CUERPO ADMINISTRATIVO

		NAN/DNI				IZENA/NOMBRE	

		30569772		López Gutiérrez, Santiago	

II. ERANSKINA / ANEXO II
FUNTZIO PUBLIKOAK BETETZEKO GAITASUNAREN INGURUKO
ZIN EGIN EDO HITZ EMATEKO ADIERAZPENA
DECLARACIÓN JURADA O PROMESA
RELATIVA A LA CAPACIDAD PARA EL EJERCICIO DE FUNCIONES PÚBLICAS

………………………………………………………………………………………………………………… ......................................jaunak/andreak, ………………………………………… NAN-zenbakia duena		

			

Zin egin edo hitz ematen dut:

• ez nagoela eginkizun publikoak betetzeko gaitasungabetuta.

• ez nagoela inongo herri-administraziotako zerbitzutik diziplina-espediente bidez bereizita.

• ez nagoela herri-administrazioetan jarduten duten langileen bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean aurreikusitako ezgaitasun eta bateraezintasunen inolako legezko kausatan sartuta.

• (Espainiako herritartasuna ez duten izangaientzako besterik ez) ez dudala nere gain norberaren estatuko funtzio publikoan jardutea galarazten didan diziplinazko zigorrik edo zigor penalik.		

	

			

Vitoria-Gasteiz, 2006ko ………........…… ren ………………a.
Vitoria-Gasteiz, a ……… de ……………………………… de 2006.

INTERESDUNA

EL/LA INTERESADO/A


Azterketa dokumentala