Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

156. zk., 2006ko abuztuaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
4193

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko iragarkiarena: Iragarkia, Azterlan eta Lege Araubide zuzendariarena, 254/06 Administrazioarekiko Auzi-errekurtsoari dagokion 05.0447.01.03.01.02 administrazio-espedientea bidali eta interesatuta dauden gainerakoak epatzeko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen ekainaren 1eko 155/1993 Dekretuak 24.2 a) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak testua argitaratzeko agindu duten organoek zuzenduko dituzte, baldin eta nabarmenak badira, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratzeko aginduko dute.

Era horretako hutsak antzeman dira 254/06 Administrazioarekiko Auzi-errekurtsoari dagokion 05.0447.01.03.01.02 administrazio-espedientea bidali eta interesatuta dauden gainerakoak epatzeko den Azterlan eta Lege Araubide zuzendariarena iragarkiaren testuan. Iragarkia 2006ko ekainaren 20ko 116. zenbakiko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, eta dagokion zuzenketa egiten da ondoren:

– Lehenengo eta bigarren paragrafoetan, 12808. orrialdean, hau dio:

"...Feliciano Cuerno jaunaren jaraunsleak..."

Eta honako hau esan behar du:

"...José Feliciano Fernández Cuerno jaunaren jaraunsleak..."


Azterketa dokumentala