Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

156. zk., 2006ko abuztuaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 9 Zenbakiko Epaitegia
4181

EDIKTUA, 503/05 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 503/05 prozedura arrunta.

Demandatzailea: María Hipólita Cristobal González.

Abokatua: Pedro Pablo Andrés Correas.

Prokuradorea: María del Mar Ortega González.

Demandatua: Fernando Herrera Arreche eta XXXX XXXXXXXX XXXXXXXX.

Gaia: arrunta.

Aipatu judizioan epaia eman da, zeinaren epaitza honako hau baita:

Baietsi egin dut osorik M.ª Mar Ortega González epaitegietako prokuradoreak M.ª Hipólita Cristobal Gonzálezen izenean eta ordez aukeztutako demanda, Fernando Herrera Arreche eta XXXX XXXXXXXX XXXXXXXXren aurkakoa –azkena, auzi-ihesean-. Beraz, aipatu demandatuak auzi-jartzaileari era solidarioan 6.292,04 euro eta kopuru horrek demanda aurkeztu zenetik sortutako legezko interesak ordaintzera kondenatzen ditut. Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot prozesuko kostuak.

Inpugnatzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa jarriz (PZLb, 455. artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, honakoa jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Eta epai honen bitartez erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

XXXX XXXXXXXX XXXXXXXX demandatuaren gaur egungo egoitza ezezaguna denez gero, eta Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLb) 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da.

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Bilbao (Bizkaia), 2006ko ekainaren 8a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala