Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

156. zk., 2006ko abuztuaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 7 Zenbakiko Epaitegia
4180

EDIKTUA, desahuzioari buruzko 1126/05 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: L2 1126/05 desahuzioari buruzko hitzezko judizioa.

Demandatzailea: José Luis Bolivar Oyangurenen jaraunsleak.

Abokatua: Gonzalo Juez Montuenga.

Prokuradorea: María Álvarez de Amezaga.

Demandatua: José Luis García Fuertes.

Gaia: ez ordaintzeagatiko desahuzioa.

Aipatu judizioan epaia eman da, zeinaren epaitza honako hau baita:

EPAITZA

Baietsi egiten dut osorik Álvarez Amezaga prokuradore andreak José Luis Bolivar Oyangurenen jaraunsleen izenean aurkeztutako demanda, beraz

1.– José Luis Bolivar Oyangurenen jaraunsle auzi-jartzaileek –errentatzaileak- eta M.ª José (José Luis) García Fuertes demandatuak –errentaria, NAN: 09382641-K- 2005eko uztailaren 26an sinatutako kontratua suntsituta dagoela deklaratzen dut. Ondoko lokalari dagokio kontratua: Gordoniz kaletiko (Bilbao) pasabide publikoaren eskuinean dagoen 8 zenbakiko lonja (13 m2), kale horretako 93. zebakiko parte dena.

2.– M.ª José (José Luis) García Fuertes (NAN: 09382641) demandatzaileari mila ehun eta hogeita hamasei euro eta laurogei zentimo (1.136,80 euro), interpelazio judizialetik sortutako interesak –hitzartutako % 12ko tipoa- eta prozesuko kostuak ordaintzera kondenatzen dut.

M.ª José (Jose Luis) García Fuertes demandatuaren gaur egungo helbidea ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLb) 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu batez jakinaraztea erabaki da.

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Bilbao (Bizkaia), 2006ko maiatzaren 29a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala