Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

156. zk., 2006ko abuztuaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osasun Saila
4176

510/2006 EBAZPENA, uztailaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Jacinto Ruiz Osma jaunak Zaldibarko Ospitaleko ekonomia- eta finantza-zuzendari izateari uzten diola aditzera ematen duena.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 19ko 982/2000 Ebazpenaren bitartez, Jacinto Ruiz Osma jauna Zaldibarko Ospitaleko ekonomia- eta finantza-zuzendari izendatu zen.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, zuzendaritza nagusi honek hau

EBATZI DU:

Lehenengoa.– Beste lanpostu bat beteko duela-eta, Zaldibarko Ospitaleko ekonomia- eta finantza-zuzendari kargutik kentzea Jacinto Ruiz Osma jauna, eta egin duen lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2006ko uztailaren 9tik aurrera izango du indarra.

Hirugarrena.– Ebazpen hau interesatuari eta Zaldibarko Ospitaleari jakinaraztea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko uztailaren 10a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko

zuzendari nagusia,

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.


Azterketa dokumentala