Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

137. zk., 2006ko uztailaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
3764

LEHIAKETA PUBLIKOA, Bizkaiko Bigarren Irakaskuntza Institutuetarako laborategien hornidura, entrega eta instalazioa kontratatzeko.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Baliabide Material, Informatika eta Antolamendu Zuzendaritza. Ekipamendu eta Kontratazio Zerbitzua.

c) Espediente zenbakia: 032/06.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Bizkaiko Bigarren Irakaskuntza Institutuetarako laborategien hornidura, entrega eta instalazioa.

b) Loteak: bai, 5 lote.

c) Gauzatzeko lekua: Bizkaiko ikastetxe publikoak.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 30 egun.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztirako zenbatekoa: 151.300,00 euro.

5.– Fidantzak:

Behin-behinekoa: ez da eskatzen.

Behin betikoa: esleipenaren zenbatekoaren % 4.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Ekipamendu eta Kontratazio Zerbitzua.

b) Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea, 1-3. solairua.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 83 89/90.

e) Faxa: 945 01 83 35/36.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2006ko uztailaren 26a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez da eskatzen.

b) Bestelako betebeharrak: berariazko klausula administratiboen pleguko 22. puntuan finkatutakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2006ko uztailaren 27ko goizeko 10:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: "A", "B" eta "C" kartazalak klausula administratiboen pleguan adierazitako agiriekin.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

2) Helbidea: Ekipamendu eta Kontratazio Zerbitzuan entregatuko dira, Donostia-San Sebastián kalea, 1-3. solairua.

3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: 2006ko abenduaren 31 arte.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea:

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Lakua II, beheko solairua -4. Sala-.

b) Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea, 1.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2006ko abuztuaren 2a.

e) Ordua: 10:00.

10.– Bestelako argibideak: adierazitako loteetan lehiatzaileak erakusgarri bat aurkeztu beharko du.

11.– Iragarkien gastuak: iragarki ofizialaren gastuak esleipendunaren kontura izango dira.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez da beharrezko.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.euskadi.net.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko ekainaren 30a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

MIKEL CABELLO PÉREZ.


Azterketa dokumentala